2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERIAIN
Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat (igeltserotzako eta pinturako espezialitatea) oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamen osagarria
Deialdia argitaratu zen 2024ko 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 7an.
Alkatearen azaroaren 3ko 1355/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi zen plaza hori betetzeko funtzionario izendatzea Javier Campos Pascual (2025eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 13koa).
Javier Campos Pascualek plaza horri uko egin ostean, alkateak, 2026ko urtarrilaren 14an, erabaki zuen izendapen-proposamen osagarria egitea, Jacobo Ricart Miraren alde.
Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, deialdiaren 9.1 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko (deialdia 2024ko 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 7an).
Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).
Beriainen, 2026ko urtarrilaren 19an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.
Iragarkiaren kodea: L2600616