27. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

5/2026 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 21ekoa, Esther Fernández Razquin andrea Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoko zuzendari kudeatzaile izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 51.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, Nafarroako Gobernuari dagokio, foru dekretu bidez, eta erakundea atxikia duen departamentuko kontseilariak proposaturik, erakunde autonomoetako zuzendaritza organo gorenen titularrak izendatzea eta kargutik kentzea.

Era berean, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuetako 12.1 artikuluan xedatuta dago Nafarroako Gobernuari dagokiola Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea izendatzea eta kargutik kentzea, foru dekretuaren bidez, erakunde autonomo hori atxikia duen departamentuko titularrak proposaturik eta Gobernu Kontseiluko kideei kontsulta egin ondoren. Estatutu horiek otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.

Hori horrela, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita seiko urtarrilaren hogeita batean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Esther Fernández Razquin andrea izendatzea Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoko zuzendari kudeatzaile. Izendapenak 2026ko urtarrilaren 26tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2026ko urtarrilaren 21ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, María Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2600893