27. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

447/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 21ekoa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak hala eskatu baitu, María del Carmen Zabalza Pérez-Nievas andrea, Desgaitasuna duten Pertsonentzako Zentroen Bulegoko burua.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuek (zehazki, 12. artikuluko ñ) letrak) eskumena esleitzen diote erakunde autonomo horretako zuzendari kudeatzaileari izenda ditzan, bitarte baterako, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikitako atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak, betiere aurretik aldeko txostena emanik funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak. Aipatutako estatutuak ekainaren 5eko 60/2024 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.

Horrenbestez, eta bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez, eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen ekainaren 5eko 60/2024 Foru Dekretuaren bidez eman zaizkidan ahalmenekin,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea María del Carmen Zabalza Pérez-Nievas andrea, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Balorazioen eta Zerbitzuen Zuzendariordetzari atxikitako Desgaitasuna Duten Pertsonentzako Zentroen Bulegoko burua, berak eskatu baitu, eta egindako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2026ko urtarrilaren 18tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta hori izanen da burutzan aritzeko azken eguna.

2. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Desgaitasuna duten Pertsonentzako Zerbitzuen Atalera, Balorazioen eta Zerbitzuen Zuzendariordetzara, Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzara eta Langileria Atalera, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta haren barneko Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalera eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko urtarrilaren 21ean.–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea, Inés Francés Román.

Iragarkiaren kodea: F2600979