27. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

11E/2026 FORU AGINDUA, urtarrilaren 19koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena David Sotillo Portilla jauna, Kutsaduraren aurkako Prebentzio Ataleko burua, berak eskatu baitu.

David Sotillo Portilla jaunak, Kutsaduraren aurkako Prebentzio Ataleko buruak, uko egin dio burutza betetzeari. Postu horretan bitarte baterako izendatu zen Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren uztailaren 18ko 95/2022 Foru Aginduaren bidez.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian ezartzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea David Sotillo Portilla jauna, Kutsaduraren aurkako Prebentzio Ataleko burua, eta eginiko zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2026ko urtarrilaren 27tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Langileria Bulegoari eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko urtarrilaren 19an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: F2600654