1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
10E/2026 FORU AGINDUA, urtarrilaren 19koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu, M.ª Aránzazu Galdeano Zubeldia andrea, Merkatuen Erregularizazioaren eta Berariazko Laguntzen Bulegoko burua.
María Aránzazu Galdeano Zubeldia andreak, Merkatuen Erregulazioaren eta Berariazko Laguntzen Bulegoko buruak, burutzari uko egin dio, eta kargu-uzteak 2026ko urtarrilaren 19tik aurrera izanen ditu ondorioak. Burutza horretarako izendatu zuen, bitarte baterako, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren urtarrilaren 9ko 3E/2024 Foru Aginduak.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian ezartzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.
Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea María Aránzazu Galdeano Zubeldia andrea, Merkatuen Erregulazioaren eta Berariazko Laguntzen Bulegoko burua, eta eginiko zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2026ko urtarrilaren 19tik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Langileria Bulegoari eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko urtarrilaren 19an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.
Iragarkiaren kodea: F2600656