27. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

25E/2026 FORU AGINDUA, urtarrilaren 16koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, Sonia Santafé Dencausa andrea Gizarte Inklusiorako eta Gutxiengoei Arreta Emateko Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako. Atal hori Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarte Inklusioaren Zerbitzuari atxikita dago, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuan.

Hala ezartzen baitu hirugarren xedapen gehigarrian abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, Foru Komunitateko Administrazioko ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, atalburuak eta bulegoburuak bitarte baterako izendatzea eta kargutik kentzea kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrari dagokio.

Kontuan hartuta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izendapenaren alde egindako txostena.

Horren ondorioz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko Instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako organoen langileen arloko eskudantziak mugatzen dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuak eman dizkidaten eskudantziak baliatuz,

AGINTZEN DUT:

1. Sonia Santafé Dencausa andrea Gizarte Inklusiorako eta Gutxiengoei Arreta Emateko Ataleko buru izendatzea bitarte baterako. Atal hori Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarte Inklusioaren Zerbitzuari atxikita dago, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuan.

2. Foru agindu honek 2026ko urtarrilaren 20tik aurrera izanen ditu ondorioak.

3. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Langileriaren Kudeaketarako Bulegora eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalera eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2026ko urtarrilaren 16an.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, María Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2600577