27. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3/2026 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 21ekoa, kargutik kentzen duena Miriam Martón Pérez andrea, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoko zuzendari kudeatzailea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 51.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, Nafarroako Gobernuari dagokio, foru dekretu bidez, eta erakundea atxikia duen departamentuko kontseilariak proposaturik, erakunde publikoetako zuzendaritza organo gorenen titularrak izendatzea eta kargutik kentzea.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 12.1 artikuluarekin bat, Nafarroako Gobernuari dagokio Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaile titularra izendatzea eta kargutik kentzea, erakunde autonomo hori zein departamenturi dagoen atxikita, hango titularrak proposatuta, eta gobernu kontseiluko kideei kontsulta egin ondoren.

Hori horrela, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita seiko urtarrilaren hogeita batean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEA:

1. Kargutik kentzea Miriam Martón Pérez andrea, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoko zuzendari kudeatzailea. Kargu-uzteak 2026ko urtarrilaren 25etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentura, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomora eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2026ko urtarrilaren 21ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués. –Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, María Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2600891