1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2/2026 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 21ekoa, kargutik kentzen duena Inés Jiménez Muro andrea, Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusia.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.2 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak libreki izendatuko eta kargutik kenduko dituela zuzendari nagusiak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik.
Hori horrela, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita seiko urtarrilaren hogeita batean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATZEA:
1. Kargutik kentzea Inés Jiménez Muro andrea, Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusia. Kargu-uzteak 2026ko urtarrilaren 25etik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2026ko urtarrilaren 21ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués. –Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, María Carmen Maeztu Villafranca.
Iragarkiaren kodea: F2600890