24. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EGUESIBAR

2025erako lan publikoaren eskaintza

Eguesibarko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2025eko urriaren 18an egin bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen,

ERABAKIA:

1. Onestea Eguesibarko Udaleko 2025. urteko lan publikoaren eskaintza, honako lanpostu hauek dituena:

1.1. Oposizio bidez betetzeko plazak:

1.1.1. Atezain plaza bat. Plantillan 2.12 zenbakia du plaza horrek.

1.1.2. Ludoteka eta liburutegiko laguntzaile plaza bat. Plantillan 5.13 zenbakia du plaza horrek.

1.1.3. Zerbitzu anitzetako enplegatuen bost plaza. Plantillan 8.15, 8.16, 8.17, 8.6 eta 8.11 zenbakiak dituzte plaza horiek.

1.1.4. Administrari-ofizialen bi plaza. Plantillan 6.9 eta 2.8 zenbakiak dituzte plaza horiek.

1.1.5. Lorezaintzako peoiaren plaza bat. Plantillan 9.10 zenbakia du plaza horrek.

1.2. Barne-igoera murriztuaren bidez betetzeko lanpostuak:

1.2.1. Lorezaintzako ofizialaren bi plaza. Plantillan 9.11 eta 9.12 zenbakiak dituzte plaza horiek.

2. Lanpostu horiek guztiak aurten eta 2026an beteko dira.

3. Lan publikoaren eskaintza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Administrazio-egintza honen aurka, zilegi da errekurtso hauetariko bat jartzea, hautara:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, administrazio-egintza hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Nolanahi ere, aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, administrazio-egintza hau argitara eman eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, administrazio-egintza hau argitara eman eta biharamunetik aitzina.

Sarrigurenen, 2025eko abenduaren 18an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Iragarkiaren kodea: L2517305