2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAKANAKO MANKOMUNITATEA
Aldaketa ordenantza fiskaletan, 2026rako tasak eta prezio publikoak eguneratzeko. Hasierako onespena
Sakanako Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2025eko azaroaren 13an egindako osoko bilkuran, hasierako onarpena eman zion ordenantza hauen aldaketari:
–Ordenantza fiskala, 2026rako udal hondakinak bildu, tratatu, ustiatu edo ezabatzeagatiko tasak eta zerbitzu horrekin zerikusia duten gainerako jarduerak arautzen dituena.
–Ordenantza fiskala, 2026ko uraren ziklo integralari dagokionez uraren horniduragatiko eta gainerako zerbitzu eta jarduerengatiko tasak arautzen dituena.
Jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurrean egoteko epea iraganik inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu ez badu, hasiera batean onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta inguruabar hori behin betiko testu osoarekin batera argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Lakuntzan, 2026ko urtarrilaren 29an.–Mankomunitateko burua, Aitor Larraza Carrera.
Iragarkiaren kodea: L2601320