24. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 862. lurzatitik 864.era bitarteko lurzatietan. Behin betiko onespena

Villatuertako Udalak, 2025eko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, Villatuertako 1. poligonoko 862., 863. eta 864. katastro-lurzatietan, zeinak bat baitatoz AR-1 eremuko ondoriozko 1b.1 eta 1b.3 arteko lurzatiekin. Xedea da berriz definitzea nahitaezko gehieneko lerrokadurak eta eraikinaren tipologia aldatzea, binakako bizitegitik familia bakarreko bizitegi isolatura.

Argitara ematen dira iragarki hau eta aipatu xehetasun-azterketa, eranskin gisa, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Villatuertan, 2025eko abenduaren 30ean.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2600029