24. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Xehetasun-azterketa, Eraulgo 17. poligonoko 111. lurzatian. Hasierako onespena

Aditzera ematen da, alkatearen 2026ko urtarrilaren 12ko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi dela xehetasun-azterketa bat Eraulgo 17. poligonoko 111. lurzatian. Hori guztia, bete dadin ezarritakoa Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean udal bulegoetan, kontsultatu eta alegazioak jarri ahal izateko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aritzalan (Deierri), 2026ko urtarrilaren 14an.–Alkate udalburua, Ana Marta Mendaza Acedo.

Iragarkiaren kodea: L2600464