24. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Udaleko alkate udalburuak, 2026ko urtarrilaren 15ean, osorik jasotzen den dekretu hau eman zuen:

"Gaixotasun-baja dela-eta, eta ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 23.3 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. eta 47. artikuluetan xedaturik dagoena, honen bidez,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Alkatearen eginkizun guztiak lehen alkateorde José Francisco Errandonea Zubietaren esku uztea 2026ko urtarrilaren 15etik aurrera, eta gaixotasun-bajak dirauen egun guztietan.

Bigarrena.–Dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea. Edonola ere, eskuordetzeak dekretu honen dataren biharamunetik aurrera izanen ditu ondorioak.

Hirugarrena.–Udalbatzari honen berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran."

Sunbillan, 2026ko urtarrilaren 15ean.–Alkatea, Amets Inda Gorriaran.

Iragarkiaren kodea: L2601311