24. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 144. lurzatian. Behin betiko onespena

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2025eko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 20an, eta jendaurrean egon zen 20 egun baliodunean. Aipatu epea iragan da, eta ez da inolako alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu.

Azaldutakoagatik, Santakarako Udalak, 2025eko abenduaren 30ean egin osoko bilkura berezian, erabaki hauek hartu zituen:

Lehena.–Behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat, eraikin baten lehen solairuaren barne lerrokadura aldatzeko, Santakarako 5. poligonoko 144. lurzatian, Oibarko errepideko 56 zenbakian, aplikagarri zaizkion alderdi tekniko eta legalekin.

Bigarrena.–Erabaki hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, sustatzaileei, 143., 145. eta 153. lurzati mugakideen jabeei eta azterketa idatzi duten arkitektoei.

Santakaran, 2025eko abenduaren 31n.–Alkatea, Miguel Ibiricu Varona.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2517330