24. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 1262., 1263., 1278. eta 1279. lurzatietan. Behin betiko onespena

Orkoiengo Udalak, alkatearen 2024ko irailaren 10eko ebazpen baten bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat Orkoiengo 1262., 1263., 1278. eta 1279. lurzatietan (José María Iribarren kaleko 10a eta 12a, eta José María Jimeno Jurío kaleko 5a eta 7a). Daniel Chivite Ciaurrizek eta Esther Vicente Cemborainek sustatu dute xehetasun-azterketa hori.

Espedientea jendaurrean egon zen 20 egun baliodunean, beharrezko iragarkiak egin ondoan, eta inork ez zuen alegaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko onetsi da xehetasun-azterketa, 2025eko abenduaren 30eko osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez.

Agintzen da behin betiko onetsitako xehetasun-azterketa argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarrean jar dadin eta publikoa izan dadin, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Orkoienen, 2025eko abenduaren 30ean.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2517289