2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OBANOS
Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 100. lurzatian. Behin betiko onespena
Obanosko Udalak, 2025eko abenduaren 10ean egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat, 1. poligonoko 100. lurzatian, Olatz Tirapu Ardaizek eta Gaizka Elizondo Lanak sustatua eta Iraida Pérez Celayk eta Maite Loyola Senosiainek idatzia, helburua izanik berriz antolatzea azalera eraikigarri batzuk, lurzatian dauden eta bizitegi-erabilerako eraikin bihurtzen ahal diren nekazaritza- eta abeltzaintza-erabilerako eraikinei dagozkienak, bat etorriz Ordenantzaren 9. artikuluarekin eta Udal Plan Orokorraren UC-1 unitatearen araudiarekin.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Obanosen, 2025eko abenduaren 30ean.–Alkatea, María Aránzazu Hernández Lacalle.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2517261