2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MONTEAGUDO
Aldaketa Udal Plan Orokorraren 63. artikuluan. Behin betiko onespena
Monteagudoko Udalak, 2025eko urriaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea proiektu bat Monteagudoko Udal Planaren hirigintza-antolamenduko determinazio egituratzaileak aldatzeko, José María Baigorri Gómezek sustatua, aldatu dadin Udal Plan Orokorraren 63. artikulua. Proiektuaren xedea da handitzea binakako etxebizitzen definizioa jada familia bakarreko etxebizitza-eraikin bat dagoen lurzatietan, betiere baldin eta, plangintzak lurzatiari esleitutako eraikigarritasuna handitu gabe, eraikinaren inguratzailea handitzen ahal bada, behe solairuan etxebizitza bat gehitzeko, kontuan harturik ezen, kasu hauetan, binakako etxebizitzak izan daitezkeela mehelin komuna horizontala dutenak, bertikala izan ordez.
Hasierako onespenaren iragarkia 2025eko 225. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 11n, eta jendaurrean egon zen hilabetean, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legearen 72. artikuluarekin (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legea). Ez da aurkeztu alegazio, kexa edo oharrik, eta behin betiko onetsi da 2025eko abenduaren 22an egin osoko bilkuran. Hala bada, haren testu osoa ematen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Monteagudon, 2025eko abenduaren 25ean.–Alkatea, Marisa Jimenez Tarazona.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2517158