2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
Aldaketa, 2025eko plantilla organikoan. Behin betiko onespena
Lesakako Udalak, 2025eko azaroaren 27an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Andra Mari Zahar Egoitza erakunde autonomoaren 2025eko plantilla organikoaren aldaketa. Erabakia argitaratu zen 2025eko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 22an.
Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 2025eko plantilla organikoaren aldaketa.
Aplikatzekoa den araudia: 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa, 235. artikulua.
Lesakan, 2026ko urtarrilaren 16an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.
2025EKO PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
Lan-kontratudun finkoak.
LANPOSTUA | ZENBAKIA | SARBIDEA | EGOERA | EUSKARAREN AHOZKO MAILA | EUSKARAREN IDATZIZKO MAILA |
Zaintzaile gerontologikoa. Lanaldia: %100 | 1 | OL | Hutsik | B2 | B1 |
Zaintzaile gerontologikoa. Lanaldia: %79 | 7 | OL | Hutsik | B2 | B1 |
Sukaldaria. Lanaldia: %100. | 3 | OL | Hutsik | B2 | B1 |
Aplikatzekoa den hitzarmena: Lesakako Andra Mari Zahar Egoitzaren hitzarmen kolektiboa.
LABURDURAK:
Sarbidea: OL: oposizio-lehiaketa.
Iragarkiaren kodea: L2600666