24. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 4. lurzatian. Hasierako onespena

Lesakako Udaleko alkateak, urtarrilaren 16ko 81/2026 Ebazpenaren bidez, erabaki du hasiera batez onestea Madalenbaita etxearen hiri-jarduketako plan berezia (1. poligonoko 4. lurzatia), Garbiñe Ochoteco Picabea andreak sustatu duena.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bategina).

Lesakan, 2026ko urtarrilaren 16an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2600603