24. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 1079. lurzatian (2. azpilurzatia) eta 1153. lurzatian (1. azpilurzatia). Behin betiko onespena

Larragako Udalak, 2025eko abenduaren 18an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, gehieneko altuerei buruzkoa, 1079. lurzatian (2. azpilurzatia) eta 1153. lurzatian (1. azpilurzatia), Daniel Macaya Iraldek eta Vanessa Santos Triguerosek sustatua. Horren hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2025eko 184. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 16an.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin.

Horrenbestez, argitara ematen da onetsitako xehetasun-azterketaren araudia.

Larragan, 2026ko urtarrilaren 5ean.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2600013