24. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 897. lurzatian. Behin betiko onespena

Alkatearen 2025eko abuztuaren 6ko 265 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat, 5. poligonoko 897. katastro-lurzatian, Beriaingo Udal Planeko hiri-lurzoruko S-V unitatean. María Cruz Muro Lasherasek sustatu du xehetasun-azterketa hori.

Iragarkia argitaratu zen 2025eko 191. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 25ean, eta espedientea jendaurrean egon zen 20 egun baliodunean. Bada, ez zenez alegaziorik aurkeztu, behin behiko onetsi zen xehetasun-azterketa, 2025eko azaroaren 6ko osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez.

Agintzen da behin betiko onetsitako xehetasun-azterketa argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarrean jar dadin eta publikoa izan dadin, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Beriainen, azaroaren 6an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2516631