24. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARMAÑANTZAS

2026rako karga-tasak, tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Armañantzasko Udalak, 2025eko abenduaren 18an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zituen karga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2026ko ekitaldirako, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12. eta 64. artikuluetan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Hasiera batez onesteko erabakia ikusgai egonen da Idazkaritzan eta iragarki-taulan, 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Hori guztia, 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).

Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, aurreko paragrafoan xedatutako aldian ez bada erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten.

Armañantzasen, 2025eko abenduaren 18an.–Alkatea, David Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: L2600403