1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren irailaren 3ko 248/2026 Ebazpenaren aurka; ebazpen horren bidez ezarri zen Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 247. artikuluko 2. eta 3. apartatuei jarraikiz funtzionarioek bete ditzaketen Nafarroako toki entitateetako kontu-hartzaile plazen behin betiko zerrenda, foru lege horren 248.3 artikuluan ezarritako ondorioetarako.
Iragarki honen bidez aditzera ematen da Edurne Ayesta Zardoya andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren irailaren 3ko 248/2026 Ebazpenaren aurka; ebazpen horren bidez ezarri zen Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 247. artikuluko 2. eta 3. apartatuei jarraikiz funtzionarioek bete ditzaketen Nafarroako toki entitateetako kontu-hartzaile plazen behin betiko zerrenda, foru lege horren 248.3 artikuluan ezarritako ondorioetarako.
Hori dela eta, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin, interesdun guztiei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten.
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko diote Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiari, Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez. Horretarako, eskabidean helbide elektroniko bat adierazi beharko dute, errekurtsoa hara bidaltzeko.
https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa
Alegazioak aurkezten ahalko dira Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako moduan.
Iruñean, 2026ko azaroaren 17an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.
Iragarkiaren kodea: F2614969