Iragarkia
233. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 23a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
715/2026 EBAZPENA, azaroaren 6koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren Urteko Jarduketa Plana onesten duena 2026-2027 ikasturterako.
Hezkuntza Departamentuko hezkuntzako ikuskatzailetzaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ekainaren 30eko 80/2008 Foru Dekretuak I. kapituluko 2. artikuluan ezarritakoaren arabera, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua legeak betearazteaz arduratzen den administrazio organoa da, eta hari dagokio hezkuntza administrazioa eta ikastetxeak gainbegiratzea eta ebaluatzea, haiei aholku ematea eta haientzat txostenak egitea hezkuntza sistemaren kalitatea hobetzeko asmoz. Foru dekretuaren 3. artikuluan, helburu horiek betetzeko asmoz hezkuntzako ikuskapenak aurrera eraman behar dituen eginkizunak adierazten dira.
Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren Urteko Jarduketa Plana plangintza instituzionalerako oinarrizko tresna da, hezkuntzako ikuskatzailetzak Nafarroako Foru Komunitatean aurrera eraman beharreko jarduketen multzoa antolatzen duena urtero, araudiak esleitzen dizkion eginkizunak eta eskudantziak zehaztuz.
Orobat, 80/2008 Foru Dekretuak, bere 18. artikuluan, honako hau xedatzen du: "Plan Estrategikoa hezkuntzako ikuskatzailetzaren epe ertaineko gidalerroak islatzen dituen agiri instituzionala da" (gaur egun, Urte Anitzeko Jarduketa Plana deitzen da), eta bertan "helburuak, estrategiak eta barne ekintzako ildoak ezarriko dira eta Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiaren ebazpen bidez onetsiko da". Eta 19.1 artikuluak hauxe ezartzen du: "Plan Estrategikoa urteko jarduketa planen bidez garatu eta zehaztuko da. Urteko plan horiek Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiaren ebazpen bidez onetsiko dira" (gaur egun, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren ebazpen bidez).
Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren 2022-2026 aldiko Urte Anitzeko Planaren indarraldia amaitu denez (plan hori onetsi zen azaroaren 9ko 480/2022 Ebazpenaren bidez), erabakitzen da haren ildo estrategikoak luzatzea 2026-2027 ikasturterako. Esparru horretan, 2026-2027 ikasturterako Urteko Jarduketa Plana ezarri behar da, eta bereziki nabarmendu behar dira, batetik, ikastetxeen jarduna ebaluatzeko prozesuak indartzea eta, bestetik, adimen artifiziala progresiboki ezartzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren eguneroko zeregin eta lan-dinamiketan.
Plan horrek aurreikusten dituen helburuek, ekintzek, baliabideek eta denborak ahalbidetuko dute argi eta zehatz ezartzea nola jardunen duen Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak 2026-2027 ikasturtean.
Planaren bidez, modu koherentean antolatu eta sistematizatu nahi da Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren eguneroko lana, horrela zerbitzuko kideen lana erraztu, testuinguru batean kokatu eta koordinatzeko.
Bestetik, azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duenak, 9. artikuluan, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiaren egituraren barrenean txertatzen du Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua.
Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren Urteko Jarduketa Plana onestea 2026-2027 ikasturterako. Hona hemen,
OINARRIAK
1. Urteko Jarduketa Plana.
Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren jarduerak berak hala eskatzen baitu, urtero egin behar izaten da haren plangintza eta berrikuspena, erantzun eraginkor bat eman ahal izateko hezkuntza sistemaren errealitate konplexu eta aldakorraren aurrean. Hori horrela, urteko jarduketa plan hau 2026-2027 ikasturtean ikuskatze lana gidatuko duen lan esparru gisa eratzen da.
Urteko jarduketa plan honetan ageri diren zerbitzu edo jarduketa guztien helburua da garatzea indarrean dagoen araudiak hezkuntzako ikuskatzailetzari esleitutako eginkizunak.
Planaren aplikazio eremuari dagokionez, bertan sartzen dira Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko hezkuntza sistema osatzen duten ikastetxe, programa, zerbitzu eta jarduera guztiak. Testuinguru horretan, planak ikuskatzailetza ikastetxean bertan aritzea lehenesten du, hezkuntza prozesua garatzen duen oinarrizko hezkuntza erakundea den aldetik.
Plana prestatzean, kontuan hartu da Hezkuntza Departamentuko hezkuntzako ikuskatzailetzaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen 80/2008 Foru Dekretuan xedatutakoa; Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren 2022-2026 aldiko Urte Anitzeko Jarduketa Planeko ildo estrategikoen luzapena 2026-2027 ikasturterako; Ikuskapen Zerbitzuaren antolaketaren eta funtzionamenduaren berrikuspenaren emaitzak; 2025-2026 ikasturteko Urteko Planaren ebaluazioa, eta hezkuntza administrazioak 2026-2027 ikasturterako dituen eskaera berriak.
2. Urteko Jarduketa Planaren helburuak.
Honako hauek dira Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren Urteko Jarduketa Planak 2026-2027 ikasturterako dituen helburuak:
a) Ziurtatzea Ikuskatzailetzak ikastetxeei, Hezkuntza Departamentuari eta hezkuntza komunitate osoari ematen dizkien zerbitzuen plangintza.
b) Ikuskatzailetzak kontrolaren eta gainbegiratzearen arloan dituen jarduketak zehaztea.
c) Ikuskatzaileek egin beharreko jarduketak ezartzea, ikastetxeak, irakasleak eta programak ebaluatzeari dagokionez.
d) Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistema ebaluatzeko ikuskatzailetzak egin beharreko jarduketak zehaztea eta Ebaluazio Institutuari laguntzea Nafarroako ikastetxeetan egiten diren nazioko edo nazioarteko ebaluazioak egiten.
e) Ikastetxeentzako aholkularitza jarduketak identifikatzea.
f) Hezkuntza administrazioari informazioa emateko eta Hezkuntza Departamentuko bestelako zerbitzuekin elkarlanean aritzeko jarduketak zehaztea.
g) Hezkuntzako ikuskatzailetzaren eginkizunen esparruan, ikastetxeetan bizikidetza hobetzeko jarduketak identifikatzea.
h) Ikasleak eskolatzeko arloan ikuskatzailetzari dagozkion jarduketak zehaztea.
i) Ikuskatzaileen jarduketak ezartzea, ikastetxeetako irakasleen plantillak zehazteko.
j) Planaren jarduketen definizioaren, ezarpenaren eta hobekuntzaren gaineko erantzukizunak zehaztea.
k) Ikastetxeetan kalitatea kudeatzeko sistemen ezarpenaren ebaluazioan parte hartzea.
l) Berrikuntzako jarduketak eta Zerbitzuko kideen ezagutza hobetzekoak definitzea, barne harturik nazioartekotzera bideratutako ekintzak, bai eta adimen artifizialeko tresnak erabiltzera bideratutakoak ere, gainbegiratze- eta ikuskapen-lana errazteko: galdetegiak egitea, araudiak alderatzea, datuak analizatzea eta txostenak egitea, kalitate- eta bikaintasun-mailak lortzeko Planean jasotzen diren zerbitzuak ematean.
m) Ondorioak atera eta proposamenak egitea, egindako jarduketei buruzko txosten eta azterlanak eginez.
3. Urteko Jarduketa Planaren edukia.
2026-2027 ikasturterako Urteko Jarduketa Planean sartzen dira Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak aldi horretan egin beharreko jarduera eta zerbitzuak, hain zuzen ere erantzuna emateko zerbitzu horien hartzaileen premiei eta espektatibei. Zerbitzu horietako bakoitza ematen da kasu bakoitzari lotutako prozesu bat gauzatuz.
Ebazpen honen I. eranskinean (Prozesuen matrizea), 2026-2027 ikasturtean garatu nahi diren funtsezko eragiketa prozesuak jasotzen dira.
II. eranskinean (Urteko Jarduketa Plana) zehazten dira zerbitzuko kideek egin beharreko zerbitzu eta jarduerak, honako hauek adierazita: epeak, emaitzak, arduradunak eta ebaluatzeko adierazleak.
III. eranskinean (Jarraipena eta ebaluazioa), jarraipen sistema bat aurreikusi da, II. eranskinean (Urteko Plana) aipatutako zerbitzu eta jardueren lorpen maila neurtzeko, aldaketa beharrak atzemateko eta, hala badagokio, behar diren doikuntzak egiteko.
4. Lan arlo espezifikoak.
80/2008 Foru Dekretuaren 12. artikuluak zehazten duenarekin bat etorriz, honako lan arlo espezifiko hauek ezartzen dira 2026-2027 ikasturterako:
a) Ebaluazioa eta kalitatea.
b) Bizikidetza.
c) Eskolatzea.
d) Hezkuntzaren plangintza.
e) Baliabideen plangintza.
f) Pedagogia.
g) Berrikuntza eta gainbegiratze digitala.
5. Erantzukizunak.
Plan honek bere baitako zerbitzu eta jarduketen diseinuan, ezarpenean, jarraipenean eta hobekuntzan dauden erantzukizunak zehazten ditu. Gainera, plana egoki gauzatzeko, zerbitzuko zuzendariak beste eginkizun eta zeregin batzuk esleitzen ahalko dizkie arlo eta eskualdeetako koordinatzaileei eta ikuskatzaileei.
Erabiliz ekainaren 30eko 80/2008 Foru Dekretuak hezkuntzako ikuskatzailetzari esleitzen dizkion eskumenak, ikuskatzaileak, orobat, argibideak, aholkuak eta orientabideak emanen dizkie ikastetxeei etengabe, bitarteko lana eginen du eta, hezkuntza komunitateak eskatuz gero, behar duten laguntza emanen die, deusetan galarazi gabe irakaslana, ikastetxeak eta, oro har, hezkuntza sistema etengabe hobetzera bideratutako kontrol, gainbegiratze eta ebaluazio lanak.
6. Prozesu bidezko kudeaketa-sistema.
2026-2027 ikasturtean, behar diren doikuntzak eginen dira prozesuen matrizean, sistema horrek zerbitzuaren funtzionamenduari arintasuna, koherentzia eta homogeneotasuna ematen dizkiolakoan eta, aldi berean, ikuskatzaileen jardunbide egokiak indartzen dituelakoan.
7. Ikuskatzaileen prestakuntza.
Aurreikusita dago prestakuntza-plan bat gauzatzea, beharrezkotzat jotzen diren planaren arloetan ikuskatzaileek dauzkaten ezagupenak hobetzeko tresna egokia baita. Prestakuntza ekintza horien garapena 2026-2027 Prestakuntza Planean zehaztuko da.
Prestakuntza instituzionaleko ekintzak egitea nahitaezkoa izanen da, eta lan ordutegian eginen dira.
8. Jarraipena eta ebaluazioa.
Planaren jarraipena eta ebaluazioa eskualdeko lantaldeen bilera arruntetan eta koordinatzaileek zerbitzuko zuzendariarekin egin beharrekoetan gauzatuko dira. Egindako zereginak ebaluatzeaz gain, Urteko Jarduketa Plana gauzatzeko behar diren neurri zuzentzaileak hartuko dira bilera horietan.
Ikasturtea bukatutakoan, arduradunek planaren betetze mailaren azken ebaluazioa eginen dute. Ondorio nagusiak zerbitzuaren urteko memorian jaso, eta Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiari helaraziko zaizkio.
Horretarako, ebazpen honen III. eranskinean (Jarraipena eta ebaluazioa) heldu den eredua erabiliko da.
9. Aurreikusitako aldaketak.
Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren Urteko Plana, berez, zereginak jada finkatuak dituen lan-tresna bat da.
Dena dela, planaren dinamikak eta hezkuntza-errealitatean sortzen diren beharrak ikusita, aldaketak sartzen ahalko dira gauzatu ahala.
Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak egiten ahalko ditu aldaketa horiek, noiznahi; eta zerbitzuko zuzendariak ere egin ditzake, presako jarduketaren bat egin beharra dagoela uste duenean, baina, betiere, zuzendari nagusiari horren berri emanda.
Hezkuntza Departamentuko gainerako zerbitzuetako zuzendariek ikuskatzailetzaren gainean proposatzen dituzten jarduketetarako, oniritzia eman beharko du Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak, zeinek haien bideragarritasuna baloratu beharko baitu Urteko Planaren arabera.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Hirugarrena.–Ebazpen hau eta eranskinak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2026ko azaroaren 6an.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
I. ERANSKINA.–PROZESUEN MATRIZEA
PROZESU OPERATIBOAK | DOK. | ARDURADUNA |
KONTROLA ETA GAINBEGIRATZEA | PR01 | |
Ikasturte hasierako gainbegiratzea | SB0101 | Ikuskatzailea |
Urteko Programazio Orokorra eta ikasturte bukaerako memoria gainbegiratzea | SB0102 | Ikuskatzailea |
Ikastetxeetako egutegia eta ordutegia onestea | SB0103 | Ikuskatzailea |
Hartzekoen deskontu-prozesua kudeatzea | SB0104 | Ikuskatzailea |
Unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan ikur, logotipo eta idazkunen erabilera baimendu eta kontrolatzea | SB0105 | Ikuskatzailea |
Aniztasunari erantzuteko programen eskaerak gainbegiratzea | SB0106 | Ikuskatzailea |
Ikastetxe pribatu itunduen eskola jarduerak eta zerbitzuak baimendu eta erregistratzea | SB0107 | Ikuskatzailea |
Ikastetxe pribatuetako irakasleen titulazioak kontrolatzea | SB0108 | Ikuskatzailea |
Ikastetxeen eskolaldiaren aukeraketa gainbegiratzea | SB0110 | |
EBALUAZIOA | PR02 | Ebaluazio arloa |
Ikastetxeen jardunaren ebaluazioa | SB0201 | |
Ikastetxeetako autoebaluazioaren eta planen jarraipena | SB0202 | |
Ikastetxeek kalitatea kudeatzeko duten sistemaren ebaluazioa | SB0203 | |
Zuzendaritza-lanaren ebaluazioa | SB0204 | |
Praktiketako funtzionarioen ebaluazioa | SB0205 | |
Irakasleen borondatezko ebaluazioa | SB0206 | |
Zerbitzu berezien ebaluazioa | SB0207 | |
IKASLEEN EBALUAZIOA | PR03 | |
Ebaluazio diagnostiko zentsala | SB0301 | Ebaluazio Atala |
Ebaluazio nazionalak | SB0302 | Ebaluazio Atala |
Nazioarteko ebaluazioak | SB0303 | Ebaluazio Atala |
Nafarroako hezkuntzako adierazleen sistemaren kudeaketa | SB0304 | Ebaluazio Atala |
Unibertsitatera sartzeko probaren kudeaketan parte hartzea | SB0305 | Ikuskatzailea |
Ikasleen kalifikazioei eta/edo mailaz igarotzeari buruzko erreklamazioak | SB0306 | Ikuskatzailea |
AHOLKULARITZA | PR04 | |
Ikastetxeei arauen gaineko aholkuak ematea | SB0401 | Ikuskatzailea |
Ikastetxeei antolaketaren, pedagogiaren eta curriculumaren gaineko aholkuak ematea | SB0402 | Ikuskatzailea |
Hezkuntza komunitateko kideei aholkuak eta orientabideak ematea | SB0403 | Ikuskatzailea |
BIZIKIDETZAN ESKU-HARTZEA | PR05 | Bizikidetza arloa |
Ikuskatzailetzaren esku-hartzea ikasleei hezkuntza-neurriak aplikatzeko prozeduretan eta/edo ikastetxez aldatzeko proposamenetan | SB0502 | |
Ikuskatzailetzaren esku-hartzea eskola-jazarpena gertatzen denean | SB0503 | |
Ikuskatzailetzaren esku-hartzea kontratu suntsiarazpeneko prozeduretan | SB0504 | |
Funtzionarioen aurkako diziplinazko espedienteak izapidetzea | SB0505 | |
Ikuskatzailetzaren esku-hartzea laneko jazarpena gertatzen denean | SB0506 | |
Erreklamazio eta salaketei buruzko txostenak egitea | SB0507 | |
Ikuskatzailetzaren esku-hartzea hezkuntza komunitatean alarma sortzen duten gertakari larriak daudenean | SB0508 | |
Ikasleen absentismoa kontrolatzea | SB0509 | |
Bitartekaritza gatazka egoeretan | SB0510 | |
Esku hartzea irakasleen aurkako kanpoko erasoen kasuetan | SB0511 | |
HEZKUNTZA ADMINISTRAZIOARENTZAKO INFORMAZIOA | PR06 | |
Txostenak egitea hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleek HHn eta LHn ikasturte bat gehiago jarraitzeko eta Batxilergoa blokeetan zatitzeko baimena emateko | SB0601 | Ikuskatzailea |
Eskolatze-aldia malgutzearen gaineko txostena egitea | SB0602 | Ikuskatzailea |
Espazioen beharrei buruzko txostena egitea | SB0603 | Ikuskatzailea |
Eskola espazioen desafektazioari buruzko txostena egitea | SB0604 | Ikuskatzailea |
Ikasketa berriak baimentzeari buruzko txostena egitea | SB0605 | Ikuskatzailea |
Ikastetxeak baimendu, ireki eta ixteko txostena egitea | SB0606 | Ikuskatzailea |
Hezkuntza-itunei buruzko txostena egitea | SB0607 | Ikuskatzailea |
Hezkuntza administrazioak eskatuz gero, txostenak eta azterketak egitea | SB0608 | Ikuskatzailea |
Parlamentuko galderei buruzko txostenak egitea | SB0609 | Ikuskatzailea |
Arartekoari txostenak igortzea | SB0610 | Ikuskatzailea |
Ikuskatzailetzaren esku-hartzea informazio publikoa eskuratzeko eskaeretan | SB0611 | Ikuskatzailea |
Atzerriko hizkuntzen programak baimentzea | SB0612 | Ikuskatzailea |
HEZKUNTZA ADMINISTRAZIOAREKIKO LANKIDETZA | PR07 | |
Tokiko eskolatze batzordeetako lehendakaria izatea | SB0701 | Esk. Arloa |
Eskolatze prozesua koordinatzea eta ikasleak ikastetxeetan onartzeko prozesua gainbegiratzea | SB0706 | Esk. Arloa |
Batzordeetan, epaimahaietan eta lantaldeetan parte hartzea | SB0702 | Ikuskatzailea |
Departamentuaren arau-proposamenak berrikustea | SB0703 | Ikuskatzailea |
Zuzendariak izendatzea (hautapen sistema eta ohiz kanpokoa) | SB0704 | Ikuskatzailea |
Hezkuntza-eskaintzari buruzko proposamena prestatzea eta ikastetxeei jakinaraztea | SB0705 | Hezk. Plan. Arloa |
Ikasleen sari bereziak | SB0707 | Ikuskatzailea |
Ikastetxeetako plantilla organikoaren proposamena zehaztea | SB0709 | Baliab. Plan. Arloa |
Ikastetxeen funtzionamendurako plantillari buruzko proposamena zehaztea | SB0710 | Baliab. Plan. Arloa |
Irakasle ibiltarien jarduera kudeatzea | SB0712 | Kontrol Admin. eta Artxiboaren Bulegoa |
Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko ikuskapen jarduketak | SB0714 | Ikuskatzailea |
ZUZENDARITZA ETA PLANIFIKAZIOA | PR08 | HIZko zuzendaria |
Hasierako antolaketa: zonak, arloak, zaintzak | SB0801 | |
Urte Anitzeko Jarduketa Plana | SB0802 | |
Urteko Jarduketa Plana | SB0803 | |
PERTSONAK | PR09 | HIZko zuzendaria |
Langileak hartzea sarrera prozesuen bidez | SB0901 | |
Langileak hartzea aldi baterako | SB0902 | |
Pertsonen harrera eta tutoretza | SB0903 | |
Ikuskatu beharreko ikastetxeak esleitzea | SB0904 | |
Ordezkapenak kudeatzea | SB0905 | |
Urteko prestakuntza | SB0906 | |
BALIABIDEAK | PR10 | HIZko zuzendaria |
Ikuskapen txostenak egitea eta ikus-onestea | SB1001 | |
Ikastetxeak bisitatzea | SB1002 | |
Informazio eta komunikazio sistemak: webgunea | SB1003 | |
Kanpoko komunikazioa: Departamentuaren webgunea | SB1004 | |
Instalazioen eta ekipamenduen kudeaketa | SB1005 | |
Kudeaketa ekonomikoa | SB1006 | |
HOBEKUNTZA ETA BERRIKUNTZA | PR11 | Ikuskatzailea |
Prozesuak-azpiprozesuak diseinatu eta garatzea | SB1101 | |
Jarduteko irizpideak homogeneizatzea | SB1102 | |
Ikastetxeetako zuzendarien pertzepzioa eta aurreikuspenak | SB1103 | |
HIZko kideen pertzepzioa eta espektatibak | SB1104 | |
Jardueraren autoebaluazioa | SB1105 | |
EMAITZAK | PR12 | Ikuskatzailea |
Jarduketen emaitzak: kudeaketa eta barne-kalitatearen kontrola | SB1201 | |
BERRIKUNTZA ETA GAINBEGIRATZE DIGITALA | PR13 | Berrikuntza Arloa |
Berrikuntza eta gainbegiratze digitala | SB1301 |
II. ERANSKINA.–URTEKO JARDUKETA PLANA
Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua - 2026-2027 ikasturtea
KODEA | PROZESUAREN | ARDURADUNA | HELBURUA | HASIERA EGUNA | BUKAERA EGUNA | LORPENAREN / HELBURUAREN ADIERAZLEA | AZKEN PRODUKTUA |
PR01 Kontrola eta gainbegiratzea | Ikasturte hasierako gainbegiratzea | Ikuskatzailea | Ikastetxeen ikasturte hasierako antolamenduarekin lotutako alderdiak gainbegiratzea eta horiei buruz aholkuak eta argibideak ematea | 2026-09-01 | 2027-09-30 | Gorabeherei buruz epearen barruan eta ereduaren arabera eginiko txostenen ehunekoa. (Helburua: %90). Doikuntza-proposamenak jasotzen dituzten txostenen ehunekoa. (Helburua: %70) | Egindako txostenak erregistratzea eta prozesuaren jarraipenaren berri ematea |
PR01 Kontrola eta gainbegiratzea | UPOa/UJPa eta ikasturte bukaerako memoria gainbegiratzea | Ikuskatzaileak: | Egiaztatzea zenbateraino egokitzen zaizkien ikastetxeko UPOa/UJPa eta ikasturte bukaerako memoria indarreko araudiari eta Hezkuntzako Departamentuaren planei eta jarraibideei | 2026-07-01 | 2027-04-30 | UPOa/UJPa eta memoria gainbegiratzeari buruz epearen barruan eta ereduaren arabera egindako txostenen ehunekoa. (Helburua: %90). Doikuntza-proposamenak jasotzen dituzten txostenen ehunekoa. (Helburua: %70). | Egindako txostenak erregistratzea eta prozesuaren jarraipenaren berri ematea |
PR01 Kontrola eta gainbegiratzea | Ikastetxeetako egutegia eta ordutegia onestea | Ikuskatzailea | Eskola-egutegiaren eta -ordutegiaren proposamenak onestea, baldin eta araudia betetzen badute, eta onespen horren berri ematea ikastetxeei | Maiatza | Uztaila | Epearen barruan gainbegiratu eta jakinarazi diren egutegi- eta ordutegi-proposamenen ehunekoa. (Helburua: %100) | Prozesuaren txostena egitea zerbitzuko zuzendaritzarako eta zuzendaritza nagusirako. |
PR01 Kontrola eta gainbegiratzea | Hartzekoen deskontu-prozesua kudeatzea | Ikuskatzailea | Irakasleek eta irakasle ez diren langileek lanaldia betetzen ez duten kasuak ebaluatzea, ikastetxeetako zuzendaritzen aginduz, betiere, eta, hala dagokionean, hartzekoen deskontua proposatzea, indarrean dagoen araudiaren arabera | 2026-09-01 | 2027-06-30 | Araudiaren arabera izapidetutako hartzekoen deskontua proposatzeko txostenen ehunekoa. (Helburua: %100) | Egindako txostenen erregistroa |
PR01 Kontrola eta gainbegiratzea | Aniztasunari erantzuteko programen eskaerak gainbegiratzea | Ikuskatzailea | Aniztasunari erantzuteko programak baimentzeko eta horietan sartzeko eskaerak gainbegiratzea eta horien berri ematea | Martxoa | Ekaina | Aniztasunari erantzuteko programei buruz epearen barruan eta araudiaren arabera txostena egindako espedienteen ehunekoa (Helburua: %100) | Egina eta ontzat emana |
PR01 Kontrola eta gainbegiratzea | Ikastetxe itunduetako eskola jarduerak eta zerbitzuak baimendu eta erregistratzea | Ikuskatzailea | Eskola zerbitzuen eta eskolaz kanpoko jardueren komunikazioak gainbegiratzea, eta jarduera osagarrien baimenak/ezespenak ebaztea ikastetxe itunduetan, araudiaren arabera | 2027-06-15 | 2027-09-01 | Epearen barruan gainbegiratu eta modu arrazoituan ebatzitako (baimendutako/ezetsitako) jarduera osagarrien ehunekoa. (Helburua: %100) | Bukaerako txostena, baimendu gabeko jarduera osagarriei buruzko gorabeherak jasotzen dituena, erreferentziazko ikuskatzaileek egindako txostenen kopuruarekin |
PR01 Kontrola eta gainbegiratzea | Ikastetxe pribatuetako irakasleen titulazioak kontrolatzea | Ikuskatzailea | Ikastetxe itunduetako irakasleen titulazioen egokitasuna gainbegiratzea eta horren txostena egitea, indarrean den araudiarekin bat eta Ikastetxeen Finantzaketaren Atalarekin koordinatuta | 2026-09-01 | 2027-06-30 | Epearen barruan izapidetu eta txostena egindako titulazio-kontsulten eta -espedienteen ehunekoa. (Helburua: %100) | Erregistroa |
PR02 Ebaluazioa | Irakasleen borondatezko ebaluazioa | Ebaluazio arloa | Eremu orokorreko adierazleak definitzea eta prestatzea, ezarritako ebaluazio esparruaren arabera | 2026-09-01 | 2027-06-30 | Ezarritako ebaluazio-esparruaren arabera definitu eta prestatutako adierazleen ehunekoa. (Helburua: %100) | EvaCor-en erregistratzea |
PR02 Ebaluazioa | Praktiketako funtzionarioen ebaluazioa | Ebaluazio arloa | Praktiketako funtzionarioen jardun profesionala ebaluatzea arauz ezarritako moduan eta epeen barruan. | 2026-09-01 | 2027-05-23 | Epearen barruan ebaluatu diren edo formalki izapidetutako luzapena duten praktiketako funtzionarioen ehunekoa. (Helburua: %100) | Kalifikazio-batzordearen akta |
PR02 Ebaluazioa | Ikastetxeen jardunaren ebaluazioa. | Ikuskatzaileak: | Ikastetxeen jardunaren ebaluazioa zenbateraino egokitzen den egiaztatzea | 2026-10-31 | 2027-04-30 | Ereduaren arabera eta epearen barruan egindako ebaluazio-txostenen ehunekoa. (Helburua: %100) | Egindako txostenak erregistratzea eta prozesuaren jarraipenaren berri ematea |
PR02 Ebaluazioa | Zuzendaritza-lanaren ebaluazioa | Ikuskatzailea | Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publikoen zuzendaritza-lana ebaluatzea, pedagogia-, antolaketa- eta administrazio-kudeaketari dagokionez, agintaldi-urtearen arabera | 2026-09-01 | 2027-06-30 | Hautapen-prozesu bidez izendatutako zuzendariei agintaldi-urte bakoitzean egindako ebaluazioen ehunekoa. (Helburua: %100) | EvaComPro Erregistroa |
PR02 Ebaluazioa | Zerbitzu berezien ebaluazioa | Ikuskatzailea | Zerbitzu berezietako 1. urtean dauden irakasleen ebaluazioa egitea | 2026-09-01 | 2027-06-30 | Irakasleei zerbitzu berezien lehen urtean egindako ebaluazioen ehunekoa. (Helburua: %100) | EvaComPro Erregistroa |
PR02 Ebaluazioa | Ikastetxeetako kalitatea kudeatzeko sistemen ebaluazioa | Ikuskatzailea | Kalitatezko ikastetxeen eta ikastetxe bikainen auditoretzen koordinazioa | 2026-10-01 | 2027-06-30 | Epearen barruan jaso eta baliozkotutako auditoretza-txostenen ehunekoa. (Helburua: %100) | Auditoretzen azken txostena. |
PR03 Ikasleen ebaluazioa | Ebaluazio diagnostiko zentsala - NAFARROA | Ebaluazio Atala | Ebaluazio diagnostiko zentsala antolatzea eta Nafarroako Foru Komunitatean nola aplikatzen den gainbegiratzea | 2026-09-01 | 2027-06-30 | Ezarritako epearen barruan egin eta argitaratutako ondoriozko txostenen ehunekoa. (Helburua: %100) | Bukaerako txostenak |
PR03 Ikasleen ebaluazioa | Ebaluazio diagnostiko zentsala - NAFARROA | Ebaluazio Atala | DBHko 2. mailako proba diagnostiko digitalak diseinatu eta aplikatzea, ikasleen bost konpetentziak ebaluatzeko | 2026-09-01 | 2027-06-30 | DBHko 2. mailan matrikulatutako ikasleen artean bost konpetentzien probak formatu digitalean egiten dituztenen ehunekoa. (Helburua: %95) | Bukaerako txostenak |
PR03 Ikasleen ebaluazioa | Nafarroako hezkuntzako adierazleen sistema | Ebaluazio Atala | Nafarroako Hezkuntza Sistemaren 2026-2027 ikasturteko txosteneko atalak behar den epean eta moduan osatzea | 2027-06-30 | 2027-09-30 | Epearen barruan betetako txosteneko atalen ehunekoa. (Helburua: %100) | Bukaerako txostena |
PR03 Ikasleen ebaluazioa | Ebaluazio nazionalak EGS 2027 | Ebaluazio Atala | Hezkuntza Ebaluazioaren Institutu Nazionalarekin (INEE) batera aritzea materialak prestatzen eta itzultzen, lagin-esparrua egiten eta nazioarteko ebaluazioak aplikatzen | 2026-09-01 | 2027-06-30 | Aurreikusitako kronogramaren barruan itzulitako / INEEra bidalitako errekerimenduen eta materialen ehunekoa. (Helburua: %100) | Jarduketen erregistroa. |
PR03 Ikasleen ebaluazioa | Nazioarteko ebaluazioak PISA 2025 | Ebaluazio Atala | 2026ko irailean argitaratutako emaitzei buruzko txostenak egitea, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuarekin lan-saioetan parte hartzea | 2026-09-01 | 2026-10-31 | PISA emaitzei buruz epearen barruan egin eta aurkeztutako txostenen ehunekoa. (Helburua: %100) | Bukaerako txostenak |
PR03 Ikasleen ebaluazioa | Nazioarteko ebaluazioak PISA 2025 | Ebaluazio Atala | Filologiaren, Literaturaren eta Artearen emaitzei eta Mundu digitaleko ikaskuntzaren emaitzei buruzko txostenak egitea (2027ko irailean eta apirilean argitaratuko dira, hurrenez hurren) | 2027-04-01 | 2027-06-30 | Filologiaren, Literaturaren eta Artearen emaitzei eta Mundu digitaleko ikaskuntzaren emaitzei buruz epearen barruan amaitutako txostenen ehunekoa. (Helburua: %100) | Bukaerako txostenak |
PR03 Ikasleen ebaluazioa | Nazioarteko ebaluazioak TIMSS 2027 | Ebaluazio Atala | Lagin esparrua egiteko, INEEk eskatutako informazioa entregatzea | 2026-10-01 | 2026-11-30 | Epearen barruan INEEri teknikoki ikus-onetsita emandako lagin-esparruko datuen ehunekoa. (Helburua: %100) | INEEren berrespenaren erregistroa |
PR03 Ikasleen ebaluazioa | Nazioarteko ebaluazioak TIMSS 2027 | Ebaluazio Atala | Enpresa aplikatzailearen kontratazioa izapidetzea, lagina handitzeko azterketa egiteko | Ikasturteko 2. hiruhilekoa | Ikasturteko 2. hiruhilekoa | Behar den epean eta moduan eta pleguaren arabera formalizatu eta hasitako kontratazioa. (Helburua: %100) | Kontratu formalizatua eta erregistroa |
PR03 Ikasleen ebaluazioa | Nazioarteko ebaluazioak TIMSS 2027 | Ebaluazio Atala | INEErekin batera aritzea ebaluatzeko behar den materiala itzultzen | Ikasturteko 1. hiruhilekoa | Ikasturteko 2. hiruhilekoa | INEEk emandako eta epearen barruan itzuli eta baliozkotutako materialaren ehunekoa. (Helburua: %100) | Bukaerako txostena |
PR03 Ikasleen ebaluazioa | Nazioarteko ebaluazioak TIMSS 2027 | Ebaluazio Atala | Lagin nazionalaren eta lagin zabalduaren Nafarroako ikastetxeetan azterlan nagusiaren aplikazioa kudeatzea (aplikazio-datak: 2027ko apirilaren 12tik maiatzaren 21era) | Ikasturteko 2. hiruhilekoa | Ikasturteko 3. hiruhilekoa | Ebaluazioaren laginean inplikatutako ikasleen erantzun-tasa. (Helburua: %95) | Bukaerako txostena |
PR03 Ikasleen ebaluazioa | Nazioarteko ebaluazioak ICCS 2027 | Ebaluazio Atala | Lagin esparrua egiteko, INEEk eskatutako informazioa entregatzea | Ikasturteko 2. hiruhilekoa | Ikasturteko 2. hiruhilekoa | INEEri teknikoki ikus-onetsita bidalitako lagin-esparruko datuen ehunekoa. (Helburua: %100 | Erregistroa |
PR03 Ikasleen ebaluazioa | Nazioarteko ebaluazioak ICCS 2027 | Ebaluazio Atala | INEErekin batera aritzea ebaluatzeko behar den materiala itzultzen | 2026-10-30 | Ikasturteko 2. hiruhilekoa | INEEri kronogramaren arabera itzuli eta bidalitako materialaren ehunekoa. (Helburua: %100) | Bukaerako txostena |
PR03 Ikasleen ebaluazioa | Nazioarteko ebaluazioak ICCS 2027 | Ebaluazio Atala | Lagin nazionalaren Nafarroako ikastetxeetan azterlan nagusiaren aplikazioa kudeatzea (aplikazio-datak: 2027ko otsailaren 22tik apirilaren 16ra) | Ikasturteko 2. hiruhilekoa | Ikasturteko 3. hiruhilekoa | ICCS ebaluazioan inplikatutako ikasleen erantzun-tasa. (Helburua: %95) | Bukaerako txostena |
PR03 Ikasleen ebaluazioa | Nazioarteko ebaluazioak ICILS 2028 | Ebaluazio Atala | Lagin esparrua egiteko, INEEk eskatutako informazioa entregatzea | 2026-09-01 | 2026-10-30 | INEEk epearen barruan baliozkotutako laginaren datuen ehunekoa. (Helburua: %100) | Erregistroa |
PR03 Ikasleen ebaluazioa | Nazioarteko ebaluazioak ICILS 2028 | Ebaluazio Atala | INEErekin batera aritzea ebaluatzeko behar den materiala itzultzen | 2026-10-30 | Ikasturteko 2. hiruhilekoa | INEEk emandako eta epearen barruan itzulitako materialaren ehunekoa. (Helburua: %100) | Bukaerako txostena |
PR03 Ikasleen ebaluazioa | MATEMATIKAKO KONPETENTZIA INDARTZEKO LURRALDE LANKIDETZAKO PROGRAMAN parte hartzea | Ebaluazio Atala | Nafarroan koordinatzea Hezkuntza Ministerioak Matematikako Konpetentzia Indartzeko Lurralde Lankidetzako Programaren inguruan zehazten dituen jarduketak, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe hautatuetan ezartzeko | 2026-09-01 | 2027-06-30 | Ezarritako jarraibideen arabera parte hartzen duten inplikatutako ikastetxeen ehunekoa. (Helburua: %100) | Hezkuntza Ministeriori bidaltzen zaion jarraipen-txostena |
PR03 Ikasleen ebaluazioa | IRAKURKETAKO KONPETENTZIA INDARTZEKO LURRALDE LANKIDETZAKO PROGRAMAN parte hartzea | Ebaluazio Atala | Nafarroan koordinatzea Hezkuntza Ministerioak Irakurketako Konpetentzia Indartzeko Lurralde Lankidetzako Programaren inguruan zehazten dituen jarduketak, Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko guztietan ezartzeko | 2026-09-01 | 2027-06-30 | Ezarritako jarraibideen arabera parte hartzen duten inplikatutako ikastetxeen ehunekoa. (Helburua: %100 | Hezkuntza Ministeriori bidaltzen zaion jarraipen-txostena |
PR03 Ikasleen ebaluazioa | Bigarren Hezkuntzako Irakurketa Taldean parte hartzea | Ebaluazio Atala | Bigarren Hezkuntza ematen duten ikastetxe publiko guztientzako prestakuntza-plana koordinatzea, eta ikastetxe horiei irakurtzeko konpetentziaren inguruan ematen zaien aholkularitza koordinatzea | 2026-09-01 | 2027-06-30 | Parte hartzen duten ikastetxeen ehunekoa, deitutako ikastetxe guztiekiko. (Helburua: %100) | Ikasturte bukaerako memoria |
PR03 Ikasleen ebaluazioa | Unibertsitatean sartzeko proba | Ikuskatzailea | Sarrera-proba antolatzeko, gauzatzeko eta gainbegiratzeko alderdiak koordinatzea | 2026-09-01 | 2027-07-31 | Sarrera-proba antolatzeko, gauzatzeko eta gainbegiratzeko planifikatutako jardueren kronogramaren betetzearen ehunekoa. (Helburua: %95) | Bukaerako txostena |
PR03 Ikasleen ebaluazioa | Ikasleen kalifikazioari eta/edo mailaz igarotzeari buruzko erreklamazioak | Ikuskatzailea | Egiaztatzea zenbateraino betetzen duen ikastetxeak araudia eta ebazpen proposamena prestatzea | Espedientea jaso ondoren | 10 egun, espedientea jasotzen denetik aurrera | Ezarritako legezko epearen barruan izapidetutako eta ebatzitako erreklamazioen ehunekoa. (Helburua: %100) | Ebazpen-proposamenen erregistroa. |
PR04 Aholkularitza | Ikastetxeei antolaketaren, pedagogiaren eta curriculumaren gaineko aholkuak ematea | Arlo pedagogikoa | Antolamendu-, pedagogia- eta curriculum-gaiei buruzko erantzun homogeneoak zehaztea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren baliabide-eremu batean | 2026-09-01 | 2027-06-30 | Erantzun homogeneizatuen ehunekoa (Helburua: %100) | Erantzunen erregistroa. |
PR04 Aholkularitza | Ikastetxeei antolaketaren, pedagogiaren eta curriculumaren gaineko aholkuak ematea | Arlo pedagogikoa | Programazio didaktikoen hobekuntza bultzatzea | 2026-09-01 | 2027-06-30 | Egindako kontsulten ehunekoa (Helburua: ikuskatzaileen parte-hartzearen %80) | Erantzunen erregistroa. |
PR05 Bizikidetza | Ikuskatzailetzaren esku-hartzea ikasleei hezkuntza-neurriak aplikatzeko prozeduretan eta/edo ikastetxez aldatzeko proposamenetan | Bizikidetza Arloa | Ikasleei hezkuntza-neurriak aplikatzeko prozeduretan eta/edo ikastetxez aldatzeko proposamenetan araudia betetzen dela egiaztatzea, Hezkuntzako Zuzendaritza Nagusiarentzako txostenak eta ebazpenak teknikoki arrazoituta eta epearen barruan ematen direla bermatuz | Espedientea jaso ondoren. | 15 egun jasotzen denetik, ebazpena igortzeko | Araudiaren arabera eta ezarritako epearen barruan txostena eta ebazpen-proposamen bat egin dituzten prozeduren ehunekoa (Helburua: %100) | Erregistroa |
PR05 Bizikidetza | Ikuskatzailetzaren esku-hartzea eskola-jazarpena gertatzen denean | Bizikidetza Arloa | Ikastetxeetako laneko jazarpen kasuen salaketak aztertu, Prebentzio Atalari igorri eta, hala badagokio, haien gaineko txostenak egitea | 2026-09-01 | 2027-08-31 | Epearen barruan eta eredu normalizatuaren arabera eginiko txostenen ehunekoa (Helburua: %100) | Erregistroa |
PR05 Bizikidetza | Ikuskatzailetzaren esku-hartzea kontratu suntsiarazpeneko prozeduretan | Bizikidetza Arloa | Kontratu suntsiarazpeneko prozedurak izapidetzea, kasuan-kasuan, kontratatutako irakasleen gaitasun ezagatik edo lanpostuaren zereginetara egokitzen ez direlako | 2026-09-01 | 2027-06-30 | Epearen barruan, indarreko araudia betez eta eredu normalizatuaren arabera egindako ebazpen-proposamenen txostenen eta espedienteen ehunekoa. (Helburua: %100) | Erregistroa |
PR05 Bizikidetza | Funtzionarioen aurkako diziplinazko espedienteak izapidetzea | Bizikidetza Arloa | Arretaz eta indarrean dagoen araudiaren arabera instruitzea Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza administrazioaren mendeko ikastetxe publikoetan, programetan eta zerbitzuetan lan egiten duten langileen diziplina-espedienteak | 2026-09-01 | 2027-08-31 | Instruitutako diziplina-espedienteen artean, legez ezarritako epeen barruan eta organo eskudunak zuzentzeko errekerimendurik egin gabe ebazten direnen ehunekoa (Helburua: %100) | Erregistroa |
PR05 Bizikidetza | Ikuskatzailetzaren esku-hartzea laneko jazarpena gertatzen denean | Bizikidetza Arloa | Ikastetxeetako laneko jazarpen kasuen salaketak aztertu, Prebentzio Atalari igorri eta, hala badagokio, haien gaineko txostenak egitea. | 2026-09-01 | 2027-08-31 | Epearen barruan eta eredu normalizatuaren arabera eginiko txostenen ehunekoa (Helburua: %100) | Erregistroa |
PR05 Bizikidetza | Ikuskatzaileen esku-hartzea erreklamazio eta salaketen aurrean | Bizikidetza Arloa | Aurkeztutako erreklamazio eta salaketei buruzko txostenak egitea | 2026-09-01 | 2027-08-31 | Epearen barruan eta eredu normalizatuaren arabera eginiko txostenen ehunekoa / %100 | Erregistroa |
PR06 Hezkuntza administrazioari informazioa ematea | Hezkuntza administrazioak eskatutako txostenak eta azterketak egitea | Ikuskatzailea | Hezkuntza administrazioak eskatutako txostenak eta azterlanak behar den epean eta moduan egitea, horien kalitate teknikoa eta erabakiak hartzeko erabilgarritasuna bermatuz. | 2026-09-01 | 2027-08-31 | Ezarritako epearen barruan eta hezkuntza administrazioak teknikoki ikus-onetsita egindako txostenen eta azterlanen ehunekoa. (Helburua: %95) | Erregistroa |
PR06 Hezkuntza administrazioari informazioa ematea | Hezkuntza-itunei buruzko txostenak egitea | Ikuskatzailea | Itunei buruzko txostenak egitea | 2027-01-11 | 2027-07-30 | Hezkuntza-itunei buruz behar den epean eta moduan egindako txostenen ehunekoa. (Helburua: %100) | Behar den epean eta moduan egindako txostenak |
PR06 Hezkuntza administrazioari informazioa ematea | Eskolatze-aldia malgutzearen gaineko txostena egitea | Ikuskatzailea | Eskolatze-aldia malgutzeari buruzko txostenak egitea, indarrean dagoen araudian oinarrituta, oinarri tekniko-pedagogikoak bermatuz eta ezarritako epean emanen direla bermatuz. | 2027-04-01 | 2027-08-31 | Epearen barruan eta eredu normalizatuaren arabera egindako malgutze-txostenen ehunekoa. (Helburua: %100) | Behar den epean eta moduan egin eta izapidetutako txostenak |
PR06 Hezkuntza administrazioari informazioa ematea | Txostenak egitea hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleek HHn eta LHn ikasturte bat gehiago jarraitzeko eta Batxilergoa bloketan zatitzeko baimena emateko | Ikuskatzailea | Txostenak egitea, baimentzeko, batetik, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleek HHn eta LHn ikasturte bat gehiago jarraitzea (errepikatzen duten bigarren ikasturtea) eta, bestetik, Batxilergoa bloketan zatitzeko ikastetxeek egiten dituzten eskaerak. | 2027-04-01 | 2027-08-31 | Epearen barruan eta eredu normalizatuaren arabera eginiko txostenen ehunekoa. (Helburua: %100) | Behar den epean eta moduan egin eta izapidetutako txostenak |
PR07 Lankidetza hezkuntza administrazioarekin | Zuzendarien izendapena | Ebaluazio arloa | Hautaketa-prozesuaren ondoren ikasturte honen amaieran plaza hutsak dituzten ikastetxeetako zuzendariak izendatzeko proposamenak egitea | 2026-09-01 | 2027-06-30 | Egindako izendapenen ehunekoa (dela hautaketa bidez edo ezohiko prozedura bidez). (Helburua: %100) | Zuzendariak aplikazioan erregistratzea |
PR07 Lankidetza hezkuntza administrazioarekin | Zuzendaritza-taldeak izendatzea | Ebaluazio arloa | Ikastetxe publikoetako zuzendari izateko hautagaitzak aurkeztea bultzatzea, zuzendaritza-proiektuaren bidez. | 2026-09-01 | 2027-01-30 | Hautaketa-prozedura arruntaren bidez izendatutako ikastetxe publikoetako zuzendarien ehunekoa. (Helburua: %70) | Zuzendariak aplikazioan erregistratzea |
PR07 Lankidetza hezkuntza administrazioarekin | Tokiko eskolatze batzordeetako burua | Eskolatze arloa | Ikasle eskatzaileen esleipena kudeatzea ikasturtea hasi ondorengo prozesuan | Abuztuko azken astea | Ekaina | 7 eguneko gehieneko epean eskolatzen diren ikasleen ehunekoa. (Helburua: %100) | EDUCA |
PR07 Lankidetza hezkuntza administrazioarekin | Tokiko eskolatze batzordeetako eta Eskolatze Bulegoko buruak | Eskolatze arloa | Ikasleen eskolatzea eta onarpena koordinatzea eta gainbegiratzea ikasturtea hasi ondorengo prozesuan | Abuztuko azken astea | Ekaina | Tokiko batzordeek araudi erregulatzailean ezarritako irizpideen arabera eskolatutako ikasleen ehunekoa. (Helburua: %85) | EDUCA |
PR07 Lankidetza hezkuntza administrazioarekin | Batzordeetan, epaimahaietan eta lantaldeetan parte hartzea | Ikuskatzailea | Esleitutako batzorde, epaimahai eta lantaldeetan modu aktibo eta eraginkorrean parte hartzea, hezkuntzaren arloan hezkuntzari eta antolaketari lotutako prozesuak garatzen eta hobetzen lagunduz | 2026-09-01 | 2027-08-31 | Administrazioak esleitutako batzorde, epaimahai eta lantaldeetan izandako bertaratzeen eta benetako parte-hartzearen ehunekoa. (Helburua: %100) | Batzordeen kopuruaren erregistroa |
PR07 Lankidetza hezkuntza administrazioarekin | Ikasleen sari bereziak | Ikuskatzailea | Ikastetxeek ikasleentzako sari berezien deialdian parte har dezaten bultzatzea, horien zabalkundea sustatuz eta zuzendaritza eta irakasle taldeen artean horien baldintzak eta prozedurak ezagutaraziz | 2026-04-01 | 2027-02-28 | Ikastetxe publikoetako ikasle parte-hartzaileen igoeraren ehunekoa. (Helburua: %5) | Aurkezten diren ikasleen datuak erregistratzea |
PR07 Lankidetza hezkuntza administrazioarekin | Hezkuntza-eskaintzaren plangintza | Plangintza arloa | Hurrengo ikasturteko hezkuntza-eskaintza planifikatzea | 2026-12-01 | 2027-02-28 | Epearen barruan planifikatu eta baliozkotutako hezkuntza-eskaintzaren ehunekoa. (Helburua: %100) | Ikaspostu hutsei buruzko datu eguneratuak, eta ikasleen aurreikuspenak Educan |
PR07 Lankidetza hezkuntza administrazioarekin | Hezkuntza-eskaintzaren plangintza | Plangintza arloa | Egungo hezkuntza-eskaintza eguneratzea, sortzen diren beharren arabera | 2026-09-01 | 2027-06-30 | Beharrak detektatu ondoren sisteman eguneratutako hezkuntza-eskaintzaren ehunekoa. (Helburua: %100) | Educako ikasleen aurreikuspenaren talde kopuruari buruzko datu eguneratuak |
PR07 Lankidetza hezkuntza administrazioarekin | Hezkuntza-eskaintzaren plangintza | Plangintza arloa | Eskatutako txosten teknikoak egiteko eskaerei erantzutea | 2026-09-01 | 2027-09-01 | Ezarritako epearen barruan egindako plangintza-txosten teknikoen ehunekoa. (Helburua: %100) | Egindako txostenak |
PR07 Lankidetza hezkuntza administrazioarekin | Ikasleak eskolatzea | Eskolatze arloa | Ikasleen eskolatzea eta onarpena koordinatzea eta gainbegiratzea ikasturtea hasi aurreko ohiko eta ezohiko prozesuan | Martxoa | Iraila | Eskolatze Bulegoan epearen barruan erantzundako onarpen prozesuei buruzko erreklamazioen ehunekoa. (Helburua: %100) | Erregistroa |
PR07 Lankidetza hezkuntza administrazioarekin | Ikasleak eskolatzea | Eskolatze arloa | Ikastetxez aldatzeko salbuespenezko eskaerei erantzutea (Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusia) | 2026-09-01 | 2027-08-31 | Epearen barruan erantzun eta ebatzitako ikastetxez aldatzeko salbuespenezko eskaeren ehunekoa. (Helburua: %100) | Erregistroa |
PR07 Lankidetza hezkuntza administrazioarekin | Ikastetxeetako plantilla organikoaren proposamena zehaztea | Plantillen arloa | Ikastetxeetako plantilla organikoaren hasierako proposamen arrazoitua eta doitua bermatzea, epe arrunta amaitu ondoren egin beharreko aldaketak ahalik eta gehien murriztuz | 2026-09-08 | 2026-10-06 | Plantilletan horiek itxi ondoren eskatutako aldaketen gehieneko ehunekoa. (Helburua: ≤ %5) | Erregistroa |
PR07 Lankidetza hezkuntza administrazioarekin | Ikastetxeen funtzionamendurako plantillari buruzko proposamena zehaztea | Plantillen arloa | Ikastetxe publikoen 2027-2028 ikasturterako funtzionamendu-plantilla definitzea, prozesuaren trazabilitatea bermatuz | 2027-04-01 | 2027-10-31 | Trazabilitate osoarekin izapidetutako funtzionamendu-plantilla duten ikastetxe publikoen ehunekoa. (Helburua: %100) | Erregistroa |
PR07 Lankidetza hezkuntza administrazioarekin | Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko ikuskapen jarduketak | Ikuskatzaile arduraduna | Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan eskatzen zaizkion elkarlan-jarduketak egitea, hain zuzen honako hauek eskatzen dizkiotenak: Hezkuntza Departamentuko organo eta zerbitzuek, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak eta administrazioaren beste departamentu batzuek | 2026-09-01 | 2027-06-30 | Berdintasunaren arloan egindako lankidetza-jarduketen eta -jardueren ehunekoa, eskatutakoekin alderatuta. (Helburua: %100) | Berdintasunaren arloko lankidetza-jarduketen urteko erregistroa |
PR07 Lankidetza hezkuntza administrazioarekin | Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko ikuskapen jarduketak | Ikuskatzaile arduraduna | Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko prestakuntza espezifikoaren proposamena diseinatu eta Nafarroako Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko langileei ematea, beren eginkizunak betetzeari lotutako premiak kontuan hartuta | 2026-09-01 | 2027-06-30 | Berdintasunaren arloko planeko helburuak eta edukiak jasotzen dituen urteko prestakuntza-ekintza espezifiko bat egitea gutxienez. (Helburua: %100) | Erregistroa |
PR11 Hobekuntza eta berrikuntza | Prozesuak eta azpiprozesuak diseinatu eta garatzea | Kalitatearen arduraduna | Prozesuak eta azpiprozesuak eguneratzea definitutako sistematika integratuz | 2026-09-01 | 2027-06-30 | Eguneratuta eta erakundearen eskura dauden matrizean definitutako prozesu eta azpiprozesuen ehunekoa. (Helburua: %70) | Matrizean erregistratzea |
PR13 | Berrikuntza eta gainbegiratze digitala | Berrikuntza Arloa | Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuan adimen artifizial sortzaileko eta automatizazioko tresnak modu formal eta seguruan erabiltzea sustatzea | 2026-09-22 | 2027-08-30 | Ikuskaritzako lan-fluxuetan adimen artifizial sortzaileko eta automatizazioko tresnak erabiltzen dituzten ikuskatzaileen ehunekoa. (Helburua: %50) | Ezarritako automatizazio-sistemaren fluxua eta dokumentazioa. |
PR13 | Berrikuntza eta gainbegiratze digitala | Berrikuntza Arloa | Ikuskapen-lan errepikakorrak arintzea eta sinplifikatzea, eta, horretarako, prozesu automatizatuak garatu eta ezartzea | 2026-09-22 | 2027-08-30 | Ikasturtean zehar arrakastaz automatizatutako ikuskapen-prozesu edo -zeregin konplexuen kopurua. (Helburua: automatizatutako zeregin bat) | Ezarritako automatizazio-sistemaren fluxua eta dokumentazioa. |
III. ERANSKINA.–JARRAIPENA ETA EBALUAZIOA
Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua - 2026-2027 ikasturtea
ZERBITZUA/JARDUERA (1) | ARDURADUNA (Jabea) | HELBURUA | LORPENAREN ADIERAZLEA (2) | EMAITZAK (3) | HOBEKUNTZA-PROPOSAMENAK (4) |
Oharrak:
(1) II. eranskinean (Urteko Jarduketa Plana) adierazitako jardueren zerrenda eginen da.
(2) II. eranskinean (Urteko Jarduketa Plana) planteatutako lorpenaren adierazlea emanen da.
(3) Azalduko da zer neurritan bete den zerbitzua-jarduera Urteko Jarduketa Planean aurreikusitako epeetan. Betetze-mailaren erreferentzia gisa plan horretan ezarritako adierazlea erabiliko da, horrelakorik badago. Adierazlea zehaztuta ez badago, ahal dela zerbitzu-jardueren kuantifikazioa aipatuko da.
(4) Bakar-bakarrik zailtasunik izan bada eta/edo helburuak epean bete ez badira eta/edo hobekuntzak proposatzen badira.
Iragarkiaren kodea: F2614514
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
