233. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2026ko azaroaren 4an hartua, Mallorcako Artea Euskal Etxea kanpoko nafar komunitate gisa aitortzen duena eta Kanpoko Nafar Komunitateen Erregistro Ofizialaren lehenengo atalean inskribatzen duena 014 zenbakiarekin.

Kanpoko nafar herritarrekiko harremanei buruzko otsailaren 22ko 3/2023 Foru Legearen 8.4 ezarritakoaren arabera, entitate bat kanpoko nafar komunitate gisa aitortzea Nafarroako Gobernuaren erabaki baten bidez eginen da, Nafar Komunitateen Kontseiluak aldez aurretik txostena eginda, entitate interesdunak eskatuta.

2024ko azaroaren 1ean, urriaren 16ko 90/2024 Foru Dekretuak indarra hartu zuen, zeinaren bidez zehaztu baitzen kanpoko nafar komunitateak aitortzeko prozedura eta aurkeztu beharreko dokumentazioa, bai eta haien erregistro ofiziala ere. Erregelamenduzko testu horren 25. artikuluak ezartzen du ezen Kanpoko Nafar Komunitateen Erregistro Ofizialaren xedea dela ofizioz inskribatzea komunitate, etxe, biltoki edo zentro nafar edo euskal-nafarrak, kanpoan dauden nafar komunitate birtualak eta federazioak, Kanpoko Nafar Herritarrekiko Harremanei buruzko otsailaren 22ko 3/2023 Foru Legearen babesean aitortuak.

Ikusirik Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Eskualdeen arteko Lankidetzaren eta Kanpoko Herritarren Zerbitzuaren aldeko txostena, non, alde batetik, adierazten baita erakunde eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioa zuzena dela, eta bestetik, proposatzen baita Mallorcako Artea Euskal Etxea elkartea kanpoko nafar komunitate gisa aitortzea eta 014 zenbakiarekin inskribatzea Kanpoko Nafar Komunitateen Erregistro Ofizialaren lehenengo atalean.

Azaldutakoarekin bat, Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak proposatuta, Nafarroako Gobernuak,

ERABAKITZEN DA:

1. Mallorcako Artea Euskal Etxea kanpoko nafar komunitate gisa aitortzea, G07872153 zenbakiarekin.

2. Mallorcako Artea Euskal Etxea Kanpoko Nafar Komunitateen Erregistro Ofizialaren lehenengo atalean inskribatzea, 014 zenbakiarekin.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

4. Erabaki hau Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiko Eskualdeen arteko Lankidetzaren eta Kanpoko Herritarren Zerbitzura igortzea, haren berri izan dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Erabaki hau Mallorcako Artea Euskal Etxeari jakinaraztea, eta ohartaraztea erabaki honek administrazio-bidea amaitzen duela eta haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dela aipatutako jurisdikzio-ordenaren organo eskudunaren aurrean, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46.1 artikuluan ezarritakoa aplikatuz.

Iruñean, 2026ko azaroaren 4an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2614294