1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
6624E/2026 EBAZPENA, azaroaren 13koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita baimen osagarri bat laneratze- eta gizarteratze-enpresetan teknikariak kontratatzeko dirulaguntzen deialdian. DDBN kodea: 863843.
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 24ko 476/2017 Ebazpenaren bidez (Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen 1305E/2020, 25361E/2022 eta 1316E/2024 ebazpenen bidez aldatua), deialdi bat eta haren oinarri arautzaileak onetsi ziren, Nafarroako laneratze eta gizarteratzeko enpresei dirulaguntzak emateko, laneratze prozesuetan langileei laguntzeko teknikarien kontrataziorako. Enpresa horiek urriaren 26ko 94/2016 Foru Dekretuan ezarritakoak dira.
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 26ko 5898E/2025 Ebazpenaren bidez, 2026rako gastua baimendu zen Nafarroako gizarteratze- eta laneratze-enpresei laguntza teknikorako dirulaguntzak emateko.
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 4ko 3814E/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi horretarako baimen osagarri bat onetsi zen, 110.000 eurokoa.
Ekitaldi osorako gastu aurreikuspena dela eta, helburu horretarako erabiliko den kreditua handitu beharra dago.
Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Aldatzea azaroaren 26ko 5898E/2025 Ebazpenaren bidez baimendutako gehieneko zenbateko osagarria, 141.000 eurora igotzeko, Nafarroako gizarteratze- eta laneratze-enpresei laguntza teknikorako dirulaguntzak emateko deialdian.
2. 31.000 euroko gastu gehigarria baimentzea gizarteratze- eta laneratze-enpresek teknikariak kontratatzeko laguntzen deialdian, 2026ko gastuen aurrekontuko partida honen kargura: 950001-96100-4819-241104 [PEP: E-24/000737-01] "Konferentzia sektoriala: Zailtasun handiagoak dituzten kolektiboen gizarteratze eta laneratze programetarako laguntzak".
3. Igoera gehigarri honek ez du esan nahi dirulaguntzen eskaerak aurkezteko beste epe bat irekiko denik, ez eta ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea berriz kontatzen hasiko denik ere.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute jurisdikzio-ordena eskudunari zuzendua, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean. Hori guztia, Nafarroako Gobernuaren aurrean aldez aurretiko errekerimendua egiten ahal dela ukatu gabe, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan finkaturiko modu eta epeetan.
Iruñean, 2026ko azaroaren 13an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, María Esther Fernández Razquin.
Iragarkiaren kodea: F2614856