1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren irailaren 17ko 256/2026 Ebazpenaren aurka; ebazpen horren bidez onetsi zen Nafarroako toki entitateetako A mailako kontu-hartzaileen plaza hutsak gaikuntza duten funtzionarioen arteko merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzeaz betetzeko deialdia.
Iragarki honen bidez aditzera ematen da Edurne Ayesta Zardoya andreak, Elisa García Leranoz andreak, José Luis Romano Blasco jaunak eta José Javier Pérez Remondegui jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri dutela Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren irailaren 17ko 256/2026 Ebazpenaren aurka; ebazpen horren bidez onetsi zen Nafarroako toki entitateetako A mailako kontu-hartzaileen plaza hutsak gaikuntza duten funtzionarioen arteko merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzeaz betetzeko deialdia.
Hori dela eta, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin, interesdun guztiei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten.
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko diote Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiari, Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez. Horretarako, eskabidean helbide elektroniko bat adierazi beharko dute, errekurtsoa hara bidaltzeko.
https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa
Alegazioak aurkezten ahalko dira Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako moduan.
Iruñean, 2026ko azaroaren 17an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.
Iragarkiaren kodea: F2614970