233. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

2027ko aurrekontua. Hasierako onespena

Mairagako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2026ko azaroaren 5ean egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2027ko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Idazkaritzan egonen dira ikusgai (San Salbatore kalea 11, behea, Tafalla), hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Erreklamaziorik izan ezean, behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Tafallan, 2026ko azaroaren 6an.–Mankomunitateko burua, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2614454