2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AUÑAMENDI GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2026ko ekainaren 10ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026ko aurrekontua.
Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Auritzen, 2026ko azaroaren 3an.–Mankomunitateko burua, Nekane Nuño Iturri.
Iragarkiaren kodea: L2614332