2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
PUIU
2027ko aurrekontua. Hasierako onespena
Puiuko Udalak, 2026ko azaroaren 4an egindako osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen 2027. urterako aurrekontuaren espedientea.
Beraz, erabakia argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan. 15 egun baliodunez egonen da jendaurrean, aldizkari horretan argitaratzen denetik hasita, interesdunek aurkez ditzaten –beharrezkoa iruditzen bazaie– egokitzat jotzen dituzten alegazioak, kexak edo oharrak. Hori guztia, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta lege hori garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluari.
Epe horretan interesdun orok aztertzen ahalko du udal bulegoetan, eta egoki iritzitako alegazioak aurkeztu.
Epe hori iragan eta alegaziorik aurkeztu ez bada, aurrekontua behin betikoa bilakatuko da. Horren guztiaren gaineko espedientea interesdunen eskura egonen da Udal Idazkaritzan, azter dezaten.
Puiun, 2026ko azaroaren 5ean.–Alkatea, Unai Labat Sánchez.
Iragarkiaren kodea: L2614344