2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRIBERRI
Jarduera-lizentziaren eskaera. Nekazaritzako biltegia
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori guztia, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).
Sustatzailea: SAT NABADIA 707 NA.
Jarduera: nekazaritzako biltegia.
Tokia: "El Camino Ancho" alderdia (10. poligonoko 1157. lurzatia).
Udala: Erriberri.
Aditzera ematen da, interesdunek eta gainerakoek jakin dezaten.
Erriberrin, 2026ko azaroaren 18an.–Alkatea, Josu Etxarri Sueskun.
Iragarkiaren kodea: L2615012