1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3562/2026 EBAZPENA, azaroaren 5ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario batzuk izendatzen baitira eta izangai batzuen kontratazioa egitea bidezkoa dela ezartzen baita, liburutegiko arduradunen lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaie.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 26ko 927/2025 Ebazpenaren bitartez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko liburutegiko arduradunen hogeita bat plaza oposizio bidez betetzeko. Ebazpena 2025eko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 15ekoan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 16ko 1729/2025 Ebazpenaren bidez (2025eko 130. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 1ekoa), deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 8ko 2613/2025 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2025eko 189. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 23koan.
Hautaprobak bukatu ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 7ko 2889/2026 Ebazpenaren bidez, plaza hutsak aukeratzeko egintzarako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen plazak aukeratzeko eta deialdiaren 8. oinarrian ezarritako betebeharrak egiaztatzeko.
Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen edo kontratazio proposamena egin zuen, hautapen prozesua gainditu zuten izangaietatik deialdian eskainitako plazetan sartzen zirenak izenda zitezen, deialdian eskatutako baldintzak betez gero. Proposamen hori 2026ko 201. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 9koan.
Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena edo kontratazioa egitea eta plaza hutsak esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, liburutegiko arduradunen lanpostuan aritzeko, haiek baitira, plazetarako baldintzak betetzeaz gainera, hautapen prozesua gainditu eta bete beharreko plazetan sartzen ahal diren izangaiak:
–Igoera txanda:
POLIDO LEGARIA, ANA CRISTINA
SOBRINO LÓPEZ, IDOIA
–Txanda irekia:
DAPELO MARINE, MATÍAS
AGORRETA ARRAZUBI, MAYTE
ROLAN GIL, JOSÉ MIGUEL
MUÑOZ HERMOSO, ELENA
LORENZO FIGUEIRA, MARÍA PILAR
PIÑEIRO IBARRA, IRATI
IRIARTE LASET, ROSA
EGÜÉS LUGEA, ARANTXA
GUERGUE SAN MIGUEL, JON
FLAMARIQUE BEORLEGUI, LIDIA
PORTAL MAÑERU, EDUARDO
ERECACHO BILBAO, MAITE
CALAVIA PÉREZ, REBECA
MARTÍNEZ-LOSA LAX, ALBA
ESPARZA URRA, JAVIER
AISA EGEA, JULEN
CORCÍN ORTIGOSA, MARÍA JESÚS
MORRAJA BULLICH, GEMMA
2. Honako izangai hau kontratatzea lan araubide finkoan eta lanaldi partzialean:
–Igoera txanda:
URIARTE GALBETE, LUIS ALBERTO
3. Plaza hutsak esleitzea, bat etorriz I. eranskinean xedatuta dagoenarekin.
4. Xedatzea ezen izendatu diren izangaiek Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian hartu beharko dutela lanpostuaren jabetza, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Lan araubide finkoan lanaldi partzialeko kontratuarekin aritzeko izendatutako izangaiak Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atalean sinatu beharko du dagokion kontratua, izendapena edo kontratazioa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Plazaren jabetza hartzen ez dutenek edo, kasua bada, lan kontratu finkoa sinatzen ez dutenek, salbu behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario edo langile lan kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
5. Ebazpen hau igortzea Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.
6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Iruñean, 2026ko azaroaren 5ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK
DEITURAK ETA IZENA | TXANDA | PLAZA | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | SEXU DELITUEN ZIURTAGIRIA | HIZKUNTZAK | GIDABAIMENA |
Polido Legaria, Ana Cristina | Igoera txanda | 0034920 | Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua | Lizarrako liburutegia | Funtzionarioa | Lizarra | X | | |
Uriarte Galbete, Luis Alberto | Igoera txanda | 0030415 | Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua | Irurtzungo liburutegia | NGko lan kontr. finkoa, LP | Irurtzun | X | Euskara, C1 | |
Sobrino López, Idoia | Igoera txanda | 0032787 | Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua | Baztango liburutegia | Funtzionarioa | Elizondo | X | Euskara, C1 | |
Dapelo Marine, Matías | Irekia | 0011130 | Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua | Garesko liburutegia | Funtzionarioa | Gares | X | | |
Agorreta Arrazubi, Mayte | Irekia | 0010710 | Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua | Irunberriko liburutegia | Funtzionarioa | Irunberri | X | | |
Rolan Gil, José Miguel | Irekia | 0011740 | Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua | Miranda Argako liburutegia | Funtzionarioa | Miranda Arga | X | | |
Muñoz Hermoso, Elena | Irekia | 0011214 | Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua | Los Arcosko liburutegia | Funtzionarioa | Los Arcos | X | | |
Lorenzo Figueira, María Pilar | Irekia | 0010714 | Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua | Erronkariko liburutegia | Funtzionarioa | Erronkari | X | | |
Piñeiro Ibarra, Irati | Irekia | 0036083 | Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua | Vianako liburutegia | Funtzionarioa | Viana | X | | |
Iriarte Laset, Rosa | Irekia | 0010706 | Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua | Kasedako liburutegia | Funtzionarioa | Kaseda | X | | |
Egüés Lugea, Arantxa | Irekia | 0010711 | Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua | Mélidako liburutegia | Funtzionarioa | Mélida | X | | |
Guergue San Miguel, Jon | Irekia | 0011129 | Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua | Martzillako liburutegia | Funtzionarioa | Martzilla | X | | |
Flamarique Beorlegui, Lidia | Irekia | 0034973 | Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua | Azkoiengo liburutegia | Funtzionarioa | Azkoien | X | | |
Portal Mañeru, Eduardo | Irekia | 0011128 | Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua | Faltzesko liburutegia | Funtzionarioa | Faltzes | X | | |
Erecacho Bilbao, Maite | Irekia | 0010705 | Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua | Caparrosoko liburutegia | Funtzionarioa | Caparroso | X | | |
Calavia Pérez, Rebeca | Irekia | 0010715 | Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua | Valtierrako liburutegia | Funtzionarioa | Valtierra | X | | |
Martínez-Losa Lax, Alba | Irekia | 0031611 | Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua | Lodosako liburutegia | Funtzionarioa | Lodosa | X | | |
Esparza Urra, Javier | Irekia | 0036333 | Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua | Zarrakazteluko liburutegia | Funtzionarioa | Zarrakaztelu | X | | |
Aisa Egea, Julen | Irekia | 0011679 | Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua | Milagroko liburutegia | Funtzionarioa | Milagro | X | | |
Corcín Ortigosa, María Jesús | Irekia | 0033662 | Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua | Castejóngo liburutegia | Funtzionarioa | Castejón | X | | |
Morraja Bullich, Gemma | Irekia | 0010703 | Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua | Andosillako liburutegia | Funtzionarioa | Andosilla | X | | |
Iragarkiaren kodea: F2614396