233. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

2027rako zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2026ko urriaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2027rako zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak.

Bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 64. artikuluak, aurrekontuen eta gastu publikoaren arloan, xedatutakoarekin eta, halaber, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluak xedatuarekin. Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Uharten, 2026ko azaroaren 5ean.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2614366