233. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Baldintza-agiria, herri-lurrak lagatzeko, energia elektrikoa sortzeko eta baterietan biltegiratzeko instalazio baterako (BESS). Hasierako onespena

Funesko Udalak, 2026ko azaroaren 16an egin osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea 1083/2025 administrazio-espedientean jasotako baldintza-agiria. Horren bidez, herri-lurrak lagatzen dira, energia elektrikoa sortzeko eta baterietan biltegiratzeko instalazio bat (BESS) ezartzeko La Plaza alderdian. Konexioa izanen du Milagro-Funes deritzon 9. linearekin (13,2 kV), zeina Milagro transformazio- eta banaketa-azpiestazioari baitagokio (13,2 kV).

Proiektuak ukitutako herri-lurzatiak:

POLIGONOA

LURZATIA

KATASTROKO
ERREFERENTZIA

OKUPAZIO
IRAUNKORRA

(m²)

ZORTASUNA

(ml)

GUZTIRA

10

219

3100000000001197827HK

340,67

6,01

346,68

10

91160

IZENIK GABEKO BIDEA

-

61,78

61,78

10

176

310000000001197784YI

-

186,38

186,38

10

153

310000000002226281DL

31,26

82,50

113,76

Espedientea eta baldintza-agiria jendaurrean egonen dira hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori guztia, honako hauetan ezarritakoari jarraikiz: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 142. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 143. artikulua (Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen Foru Dekretua).

Epe horretan zehar, interesdunek agiriak aztertzen ahalko dituzte Funesko Udalaren bulegoetan (Foru plaza 1) eta egoitza elektronikoan (https://funes.sedelectronica.es/info.0), eta aurkeztu bidezko iruditzen zaizkien alegazio, erreklamazio edo iradokizunak.

Funesen, 2026ko azaroaren 16an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2614918