2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERIAIN
2027rako zerga-tasak. Hasierako onespena
Beriaingo Udalak, 2026ko azaroaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2027ko ekitaldirako zerga-tasak, tarifak, tasak, prezio publikoak eta gainerako udal-ordainarazpenak.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, interesdunek azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 2/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, aurreko paragrafoan xedatutako aldian ez bada erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten.
Beriainen, 2026ko azaroaren 9an.–Alkatea, Jose Manuel Menéndez González.
Iragarkiaren kodea: L2614489