2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALBIASUKO KONTZEJUA
2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Albiasuko Kontzejuaren 2026ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarraren espedientearen hasierako onespena 2026ko 145. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 27an, eta hura jendaurrean egoteko epean ez da alegaziorik aurkeztu; hortaz, behin betiko onetsi da 2026ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra. Hori guztia, aintzat hartuz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatua.
GASTUAK:
2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 17.030,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.595,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 14.405,00 euro.
Gastuak, guztira: 33.030,00 euro.
DIRU-SARRERAK:
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 1.080,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 6.000,00 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 22.950,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 3.000,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 33.030,00 euro.
Albiasun, 2026ko urriaren 16an.–Kontzejuko burua, Jose Javier Oquiñena Argaña.
Iragarkiaren kodea: L2614254