2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ALTSASU
2026ko lan publikoaren eskaintza
Altsasuko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko azaroaren 4an egin bilkuran, onetsi zuen 2026rako lan publikoaren eskaintza. Hona hemen eskaintzak barne hartzen dituen plazak eta haien ezaugarriak:
LANPOSTUA | PLAZA | ARAUBIDE JURIDIKOA | LANALDIA | MAILA | HIZKUNTZA ESKAKIZUNA | SARBIDEA |
Administrari laguntzailea: erregistro orokorra | 1.4 | Funtzionarioa | Osoa | D | C1 euskara maila | Oposizio-lehiaketa |
Administrari-ofiziala: idazkaritza eta alkatetza | 1.5 | Funtzionarioa | Osoa | C | C1 euskara maila | Oposizio-lehiaketa |
Mandataria | 1.6.1 | Lan-kontratuduna | Osoa | D | B1 euskara maila | Oposizio-lehiaketa murriztua |
Garbitzailea | 6.5.1 12.1.1 12.2.1 12.3.1 12.4.1 | Lan-kontratuduna | Osoa | D | Euskara (merezimendua) | Oposizio-lehiaketa murriztua |
Garbitzailea | 9.8.1 | Lan-kontratuduna | Osoa | E | Euskara (merezimendua) | Oposizio-lehiaketa |
Iturgintzako eta zerbitzu anitzetako enplegatua | 10.4 | Lan-kontratuduna | Osoa | D | Euskara (merezimendua) | Oposizio-lehiaketa |
Mendizain ofiziala | 10.7.1 | Lan-kontratuduna | Osoa | C | Euskara (merezimendua) | Oposizio-lehiaketa murriztua |
Igeltserotzako eta zerbitzu anitzetako enplegatua | 10.6 | Lan-kontratuduna | Osoa | D | Euskara (merezimendua) | Oposizio-lehiaketa |
Aditzera ematen da, orok jakin dezan, eta interesdunei ohartarazten zaie ezen, administrazio-bideari amaiera ematen dion ebazpen horren aurka, honako errekurtso hauek jar daitezkeela:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Altsasun, 2026ko azaroaren 6an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2614426