233. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

80/2026 FORU AGINDUA, urriaren 30ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez 181 eredua onesten baita, "Maileguen, kredituen eta ondasun higiezinei lotutako finantza-eragiketen aitorpen informatiboa" izenekoa.

Hala ezartzen baitu 62.1 artikuluan maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduak, urteko aitorpen informatibo bat aurkeztu behar dute, maileguari edo finantza-eragiketari buruzko datuekin, maileguak ematen dituzten entitateek edo ondasun higiezinak edo horien gaineko eskubide errealak eskuratzeko edozein finantzabidetan esku hartzen dutenek.

Bestalde, zergaren erregelamenduaren 62.16.a) artikuluak xedatzen duenez, banku edo kreditu trafikoan aritzen diren entitateek urteko aitorpen informatibo bat aurkeztu behar dute, abenduaren 31n 6.000 euro baino gehiago dituzten saldoekin, entitate horiek emandako kreditu eta maileguei dagokienez.

Betebehar hori konplitzeko, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren abenduaren 13ko 150/2016 Foru Aginduak 181 eredua onetsi zuen, "Maileguen, kredituen eta ondasun higiezinei lotutako finantza-eragiketen aitorpen informatiboa" izenekoa.

Hala ere, abenduaren 23ko 148/2025 Foru Dekretuak zenbait aldaketa egiten ditu Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduan, 181 ereduari eragiten diotenak.

Zehazki, 148/2025 Foru Dekretuaren artikulu bakarraren hamabigarren apartatuak erregelamenduaren 62.16 artikulua aldatzen du, informazioa emateko betebeharraren eremu subjektiboa zabaltzeko, aitorpena aurkezteko betebeharra dutenen artean sartzen baitira diru elektronikoko entitateak eta ordainketa entitateak, eta, halaber, atzerriko finantza entitateek Espainian dituzten sukurtsalak eta Espainian zerbitzu-emate libreko araubidean diharduten atzerriko finantza entitateak.

Bestalde, abenduaren 21eko 147/2021 Foru Aginduak ezabatzen du zenbait aitorpen informatibo ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarriaren bidez aurkezteko modua. Aitorpen horietako bat da 181 eredua. Horrela, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, 181 eredua modu elektronikoan soilik aurkeztu behar da.

Ondorioz, beharrezkoa da foru agindu hau ematea, helburua izanik, alde batetik, 181 eredu berri bat onestea, haren aurkezpen modua, edukia eta eremu subjektiboa eguneratzeko, eta, bestetik, orain arte eredua arautzen zuen abenduaren 13ko 150/2016 Foru Agindua indargabetzea.

Horrenbestez, maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 62.24. artikuluan emandako gaikuntzaz baliatuz,

AGINTZEN DUT:

1. artikulua. 181 eredua onestea.

181 eredua onesten da, "Maileguen, kredituen eta ondasun higiezinei lotutako finantza-eragiketen aitorpen informatiboa" izenekoa. Eranskinean jaso da.

2. artikulua. 181 eredua aurkeztu behar dutenak.

Nafarroako Foru Ogasunean 181 eredua aurkeztu beharko dute, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 46.2 artikuluaren arabera, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 62. artikuluko 1. eta 16. apartatuetan adierazten diren entitateek (maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako erregelamendua).

3. artikulua. 181 ereduko informazioaren xedea.

181 ereduko aitorpenaren xedea eranskinean jasotako informazioa izanen da, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 62. artikuluko 1. eta 16.a) apartatuetan ezarritakoari jarraikiz.

4. artikulua. 181 eredua aurkezteko aldizkakotasuna eta epea.

181 eredua urtero aurkeztu beharko da, eta aurkezteko epea urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik 31ra bitartekoa izanen da, biak barne, aurreko urte naturaleko eragiketei dagokienez.

5. artikulua. 181 eredua aurkezteko modua.

181 eredua formatu elektronikoan soilik izanen da eskuragarria eta modu elektronikoan aurkeztu beharko da, Internet bidez, 7. eta 8. artikuluetan azaltzen diren baldintza orokorren eta prozeduraren arabera.

Eredua aurkezten dutenek kontuan hartu beharko dituzte aurkezpen elektroniko hori egiteko behar diren arau teknikoak, Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitaratuak daudenak, Nafarroako Foru Ogasunari dagokion atalean.

6. artikulua. 181 eredua aurkezteko gaikuntza.

Honako hauek aurkezten ahalko dute 181 eredua elektronikoki:

a) Aurkezteko betebeharra dutenek edo, kasua bada, haien ordezkariek.

b) Zergen aplikazioan laguntzaile sozialen izaera duten pertsonek edo entitateek, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 90. artikuluan eta ekainaren 29ko 130/2009 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat (kanpo-lankidetzarako akordioa onesten duen foru agindua, hirugarren pertsonen izenean telematika bidez aurkezteko aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga arloko beste agiri batzuk, eta telematika bidez tramitatzeko tributu zorren ordainketa).

7. artikulua. 181 ereduaren aurkezpen elektronikoa egiteko baldintza orokorrak.

181 ereduaren aurkezpen elektronikoa egiteko, baldintza orokor hauek bete beharko dira:

a) Eredua aurkezten duenak identifikazio fiskaleko zenbakia (IFZa) eduki beharko du.

b) Aurkezpen elektronikoa egiteko, men eginen zaie Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren uztailaren 3ko 132/2009 Foru Aginduaren 2. artikuluan ezarritako baldintza orokorrei, foru agindu horretan arautzen baitira zenbait zerga aitorpen modu telematikoan aurkeztera behartzen duten kasuak.

8. artikulua. 181 ereduaren aurkezpen elektronikoa egiteko prozedura.

1. 181 eredua aurkezteko, mezu informatikoak bidaliko dira 181 eredua aurkezteko izapidean gaitutako web-zerbitzuaren bidez, Nafarroako Gobernuaren web-orrian, Nafarroako Foru Ogasunari dagokion atalean.

Mezu horiek 9. artikuluan ezarritako edukia, formatua eta diseinua izanen dituzte.

2. Aitorpenak akatsik badu, errefusatzeko arrazoirik ez duten erregistroak bakarrik onartuko dira. Kasu horretan, erantzunaren mezu informatikoak onartutako eta errefusatutako erregistroen zerrendak jasoko ditu, zergatik ez diren onartu adierazita.

Baldin erregistro bakar bat, behintzat, onartzen bada, mezu informatikoak egiaztatzeko kode seguru bat ere izanen du, hamasei karakterekoa, baita aurkezpen eguna eta ordua ere, erregistro aurkeztu eta onartuen frogagiri gisa.

Baldin erregistroa errefusatzen bada, behar diren zuzenketak egin beharko dira, eta berriz ere aurkeztu.

9. artikulua. Mezu informatikoen edukia, formatua eta diseinua.

Aitorpen informatiboari dagozkion mezu informatikoak bat etorriko dira eranskinean agertzen den edukiarekin, eta haien formatua eta diseinua Nafarroako Gobernuaren web-orrian, Nafarroako Foru Ogasunari dagokion atalean, agertzen direnak izanen dira.

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arau-indargabetzea.

2026ko ekitaldiko eta hurrengoetako aitorpenetarako ondorioekin, indarrik gabe gelditzen da Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren abenduaren 13ko 150/2016 Foru Agindua, 181 eredua onetsi zuena, "Maileguen, kredituen eta ondasun higiezinei lotutako finantza-eragiketen aitorpen informatiboa" izenekoa.

Azken xedapen bakarra.–Indarrean paratzea.

Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean, eta 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak. 2026ko ekitaldiari dagozkion aitorpenetan aplikatuko da aurrenekoz, zeinak 2027ko urtarrilean aurkeztuko baitira.

Iruñean, 2026ko urriaren 30ean.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.

ERANSKINA.–181 eredua. Aitorpen informatiboa. Maileguak, kredituak eta ondasun higiezinei lotutako finantza-eragiketak

Foru agindu honetan xedatutakoa betez Nafarroako Foru Ogasunari igortzen zaizkion mezu informatikoek ondoren azaltzen den informazioa izanen dute.

I.–Alta eta aldaketa mezuen erregistro eremuak eta zehaztapen funtzionalak.

LEGENDA

EREMUA

*

Nahitaezko eremua

(N) =

Talde errepikakorra

Beltzez =

Aukerako eremua

Hautapen-eremua

BLOKEA

DATUAK/
MULTZOA

DATUAK/MULTZOA

DATUAK/
MULTZOA

DATUAK/MULTZOA

DATUAK/MULTZOA

DESKRIBAPENA

FORMATUA LUZERA ZERRENDA

Goiburua*

Eredua*

Aitorpenaren eredua.

Zenbakizkoa (3)

Ekitaldia*

Ekitaldia.

Zenbakizkoa (4)

Bertsioa*

Informazioa aurkezteko erabilitako eskemaren bertsioaren identifikazioa.

Alfanumerikoa (3)

Z0

Aitortzailea*

Izena

Sozietate izena*

Aitortzailearen izen-deiturak edo sozietate izena.

Alfanumerikoa (120)

IFZa*

Aitortzailearen IFZaren identifikazioa.

IFZformatua (9)

Harremanetarako

Telefonoa*

Harremanetarako pertsonaren telefono zenbakia.

Zenbakizkoa (12)

Deiturak

Izena*

Harremanetarako pertsonaren deiturak eta izena.

Alfanumerikoa (120)

Aitortua* (N)

Komunikazio mota*

Eragiketa mota: alta, baja edo aldaketa.

Alfanumerikoa (2)

Z1

Erregistroaren ID*

Xehetasun-erregistroaren identifikatzailea.

Alfanumerikoa (50)

Aitortuaren datuak*

Izena

Sozietate izena*

Aitorpenaren xede diren mailegu edo kredituen pertsona edo entitate hartzaileen izen-deiturak edo sozietate-izen osoa.

Alfanumerikoa (120)

IFZa*

Aitortuaren IFZaren identifikatzailea.

IFZformatua (9)

Bestelako IDa*

Kodea

Herrialdea

Aitortutako identifikazio agiriari loturiko herrialdearen kodea.

Alfanumerikoa (2) (ISO 3166-1 alpha-2 codes)

Z2

ID Type*

Identifikazio mota zehazteko kodea.

Alfanumerikoa (2)

Z3

ID*

Agiriaren identifikazio zenbakia.

Alfanumerikoa (20)

Ordezkaria

Izena

Deiturak*

14 urte baino gutxiagoko aitortuen kasuan, legezko ordezkariaren izen-deiturak adieraziko dira.

Alfanumerikoa (120)

IFZa*

14 urte baino gutxiagoko aitortuen kasuan, legezko ordezkariaren IFZa adieraziko da.

IFZformatua (9)

Kodea

Probintzia*

Aitortuaren probintziaren kodea adieraziko da.

Alfanumerikoa (2)

Z5

Eragiketaren erregistroa*

Kontua*

IBAN*

Aitorpenaren xede den mailegu, kreditu edo finantza-eragiketari lotutako kontuaren IBAN kodea adieraziko da.

Alfanumerikoa (34)

ID Beste bat*

ID Type*

Aitorpenaren xede den mailegu, kreditu edo finantza-eragiketari lotutako kontua identifikatuko da, dagokion gakoaren arabera.

Alfanumerikoa (1)

Z6

ID*

IBANik izan ezean, aitorpenaren xede den kontua identifikatzen duen kodea adieraziko da, aurreko eremuan adierazitakoaren araberakoa.

Alfanumerikoa (20)

SWIFT

Aitorpenaren kontua zer finantza entitate edo sukurtsaletakoa den, haren SWIFT kodea adieraziko da.

Alfanumerikoa (11)

Data

Mailegua, kreditua edo bestelako finantza-eragiketa eratu edo aldatu zen eguna adieraziko da.

Kitapen eragiketetan ("C" balioa duen "Jatorria" eremua), eremu horretan mailegua, kreditua edo bestelako finantza-eragiketa eratu zen eguna adieraziko da, ondoren aldaketa eragiketa baten berri eman ezean; kasu horretan, mailegua, kreditua edo bestelako finantza-eragiketa aldatu zen eguna adieraziko da.

Aitorpenaren xede den ekitaldiko aldaketa eta kitapen eragiketetan ("J" balioa duen "Jatorria" eremua), eremu horretan mailegua, kreditua edo bestelako finantza-eragiketa aldatu zen eguna adieraziko da.

Aitorpenaren xede den ekitaldiko sozietateen bat-egite eta berregituratze eragiketetan ("K" edo "L" balioa duen "Jatorria" eremua), bai eta eskualdatze, subrogazio edo entitate aldaketen kasuetan ere ("T" edo "V" balioa duen "Jatorria" eremua), entitate aitortzaileak eremu horretan adierazi beharko du hasierako mailegua emateko eragiketaren data (jatorrizko entitatean orain arte deklaratzen zena).

Data

(UUUUHHEE)

Iraupena

Maileguaren, kredituaren edo bestelako finantza-eragiketaren iraupena adieraziko da hiletan.

Zenbakizkoa (3)

Zenbatekoak

Hasierakoa

Eurotan adieraziko da mailegu, kreditu edo bestelako finantza-eragiketaren zenbatekoa, ematen den unekoa.

Mailegua, kreditua edo bestelako finantza-eragiketa hainbat aitorturi egokitzen bazaie ere, zenbateko hori EZ da haien artean hainbanatuko.

Eremu hori ez da beteko ondasun higiezin bat erosteko EZ diren finantza-eragiketen kasuan ("Azpigakoa" eremua "5" denean).

Zenbakizkoa, hamartarrekin (10,2)

Aldatua

Eurotan adieraziko da maileguaren, kredituaren edo bestelako finantza-eragiketaren zenbatekoa, hasierako zenbatekoa eta handitutako zenbatekoa barne.

Eremu hau soilik beteko da baldin eta "Eragiketaren gakoa" eremuan "M" edo "J" gakoa jaso bada eta finantzaketaren xede den zenbatekoa handitu bada, edo "Eragiketaren gakoa" eremuan "V" gakoa jarri bada eskualdatzeagatik, subrogazioagatik edo entitate aldaketagatik, eta horrek maileguaren baldintzak eta ondorioz zenbatekoa aldatzen baditu.

Mailegua, kreditua edo bestelako finantza-eragiketa hainbat aitorturi egokitzen bazaie ere, zenbateko hori EZ da haien artean hainbanatuko.

Eremu hori ez da beteko ondasun higiezin bat erosteko EZ diren finantza-eragiketen kasuan ("Azpigakoa" eremua "5" denean).

Zenbakizkoa, hamartarrekin (10,2)

Amortizazioa

Eurotan adieraziko da kapitalaren amortizaziorako ekitaldian ordaindutako zenbatekoa edo eragiketa aldatu den egunera arte ordaindu dena.

Mailegua, kreditua edo bestelako finantza-eragiketa hainbat aitorturi egokitzen bazaie ere, zenbateko hori EZ da haien artean hainbanatuko. "Jatorria" eremuan "M" adierazten denean, aldatu zen egunetik ekitaldiaren amaierara arte ordaindutako zenbatekoa idatziko da. "Jatorria" eremuan "J" gakoa adierazten denean, aldatu zen egunetik kitatu zen egunera arte ordaindutako zenbatekoa idatziko da, kitatzeko unean ordaindutako zenbatekoa barne. "Jatorria" eremuan "C" gakoa adierazten denean, aldia hasi zen egunetik kitatu zen egunera arte ordaindutako zenbatekoa idatziko da, kitatzeko unean ordaindutako zenbatekoa barne. "Jatorria" eremuan "K" gakoa adierazten denean, sozietateen bat-egiteagatik edo berregituratzeagatik, jatorrizko entitateak edo xurgatuak adierazi beharko du aldia hasi zen egunetik bat-egitea edo sozietatearen berregituratzea egin zen egunera arte ordaindutako zenbatekoa.

Zenbakizkoa, hamartarrekin (10,2)

"Jatorria" eremuan "L" gakoa adierazten denean, sozietateen bat-egiteagatik edo berregituratzeagatik, entitate hartzaileak edo xurgatzaileak adierazi beharko du sozietateen bat-egitea edo berregituratzea egin zen egunetik ekitaldi amaierara arte ordaindutako zenbatekoa. "Jatorria" eremuan "T" gakoa adierazten denean, eskualdatzeagatik, subrogazioagatik edo entitate aldaketagatik, aldia hasi zen egunetik eskualdatzearen, subrogazioaren edo entitate aldaketaren egunera arte zordunak ordaindutako zenbatekoa idatziko da. Zenbateko horretan ez da inoiz sartuko amaierako amortizazio bereziari dagokiona, hau da, entitate hartzaileak zorra kitatzeko ordaindutako zenbatekoari dagokiona. "Jatorria" eremuan "V" gakoa adierazten denean, eskualdatzeagatik, subrogazioagatik edo entitate aldaketagatik, eskualdatzearen, subrogazioaren edo entitate aldaketaren egunetik ekitaldi amaierara arte ordaindutako zenbatekoa idatziko da.

Eremu hori ez da beteko ondasun higiezin bat erosteko EZ diren finantza-eragiketen kasuan ("Azpigakoa" eremua "5" denean).

Interesak

Eurotan adieraziko da interesengatik ekitaldian ordaindutako zenbatekoa edo eragiketa aldatu den egunera arte ordaindu dena.

Mailegua, kreditua edo bestelako finantza-eragiketa hainbat aitorturi egokitzen bazaie ere, zenbateko hori EZ da haien artean hainbanatuko. "Jatorria" eremuan "M" adierazten denean, aldatu zen egunetik ekitaldiaren amaierara arte ordaindutako zenbatekoa idatziko da. "Jatorria" eremuan "J" adierazten denean, aldatu zen egunetik kitatu zen egunera arte ordaindutako zenbatekoa idatziko da. "Jatorria" eremuan "C" adierazten denean, aldia hasi zen egunetik kitatu zen egunera arte ordaindutako zenbatekoa idatziko da. "Jatorria" eremuan "K" gakoa adierazten denean, sozietateen bat-egiteagatik edo berregituratzeagatik, jatorrizko entitateak edo xurgatuak adierazi beharko du aldia hasi zen egunetik bat-egitea edo sozietatearen berregituratzea egin zen egunera arte ordaindutako zenbatekoa.

"Jatorria" eremuan "L" gakoa adierazten denean, sozietateen bat-egiteagatik edo berregituratzeagatik, entitate hartzaileak edo xurgatzaileak adierazi beharko du sozietateen bat-egitea edo berregituratzea egin zen egunetik ekitaldi amaierara arte ordaindutako zenbatekoa. "Jatorria" eremuan "T" gakoa adierazten denean, eskualdatzeagatik, subrogazioagatik edo entitate aldaketagatik, aldia hasi zen egunetik eskualdatzearen, subrogazioaren edo entitate aldaketaren egunera arte ordaindutako zenbatekoa idatziko da. "Jatorria" eremuan "V" gakoa adierazten denean, eskualdatzeagatik, subrogazioagatik edo entitate aldaketagatik, eskualdatzearen, subrogazioaren edo entitate aldaketaren egunetik ekitaldi amaierara arte ordaindutako zenbatekoa idatziko da.

Eremu hori ez da beteko ondasun higiezin bat erosteko EZ diren finantza-eragiketen kasuan ("Azpigakoa" eremua "5" denean).

Zenbakizkoa, hamartarrekin (10,2)

Gastuak

Eurotan adieraziko da besteren finantzaketaren ondoriozko gastuengatik ekitaldian ordaindutako zenbatekoa edo eragiketa aldatu den egunera arte ordaindu dena.

Mailegua, kreditua edo bestelako finantza-eragiketa hainbat aitorturi egokitzen bazaie ere, zenbateko hori EZ da haien artean hainbanatuko. "Jatorria" eremuan "M" adierazten denean, aldatu zen egunetik ekitaldiaren amaierara arte ordaindutako zenbatekoa idatziko da. "Jatorria" eremuan "J" adierazten denean, aldatu zen egunetik kitatu zen egunera arte ordaindutako zenbatekoa idatziko da. "Jatorria" eremuan "C" adierazten denean, aldia hasi zen egunetik kitatu zen egunera arte ordaindutako zenbatekoa idatziko da. "Jatorria" eremuan "K" gakoa adierazten denean, sozietateen bat-egiteagatik edo berregituratzeagatik, jatorrizko entitateak edo xurgatuak adierazi beharko du aldia hasi zen egunetik bat-egitea edo sozietatearen berregituratzea egin zen egunera arte ordaindutako zenbatekoa.

"Jatorria" eremuan "L" gakoa adierazten denean, sozietateen bat-egiteagatik edo berregituratzeagatik, entitate hartzaileak edo xurgatzaileak adierazi beharko du sozietateen bat-egitea edo berregituratzea egin zen egunetik ekitaldi amaierara arte ordaindutako zenbatekoa. "Jatorria" eremuan "T" gakoa adierazten denean, eskualdatzeagatik, subrogazioagatik edo entitate aldaketagatik, aldia hasi zen egunetik eskualdatzearen, subrogazioaren edo entitate aldaketaren egunera arte ordaindutako zenbatekoa idatziko da. "Jatorria" eremuan "V" gakoa adierazten denean, eskualdatzeagatik, subrogazioagatik edo entitate aldaketagatik, eskualdatzearen, subrogazioaren edo entitate aldaketaren egunetik ekitaldi amaierara arte ordaindutako zenbatekoa idatziko da. Eremu hori ez da beteko ondasun higiezin bat erosteko EZ diren finantza-eragiketen kasuan ("Azpigakoa" eremua "5" denean).

Zenbakizkoa, hamartarrekin (10,2)

Ordaintzeko

Eurotan adieraziko da maileguari, kredituari edo bestelako finantza-eragiketari buruz abenduaren 31n dagoen saldoa, "A", "B", "C" edo "D" gakoa duten eragiketa moten kasuan bakarrik.

Mailegua, kreditua edo bestelako finantza-eragiketa hainbat aitorturi egokitzen bazaie ere, saldo hori EZ da haien artean hainbanatuko.

Eremu hori ez da bete behar eragiketaren "Jatorria" eremuan "A" edo "F" adierazi denean eta eragiketak, ondoren, aldaketa izan duenean, aitorpenaren xede den ekitaldiaren barnean.

Era berean, ez da bete behar eragiketaren "Jatorria" eremuan "C", "J", "K" edo "T" adierazi denean.

Zenbakizkoa, hamartarrekin (10,2)

Beste batzuk

Gastuen itzulketa

Eurotan adieraziko da hartzailearentzat zergapekoak ez diren interesengatik aurreko ekitaldietan edo ekitaldi horretan berean ordaindutako kopuruen itzulketen ondorioz sortutako zenbatekoa, salbu eta ordainketarako kopuruak, kalte-ordainak edo haiei dagokien maileguaren zati nagusia gutxitzera bideratzen direnak, halakorik dagoenean.

Interesengatik aurreko ekitaldietan edo ekitaldi horretan bertan ordaindutako kopuruen itzulketen ondorioz sortutako baterako zenbatekoen kasuan, bereizi beharko dira, batetik, itzulketa horren zenbatekotik hartzailearentzat errenta gisa hartzen ez dena (eremu honetan adierazi beharko dira, eta, hala badagokio, "Itzulketaren interesak" eremuan edo "Zati nagusia gutxitzea" eremuan), eta bestetik, hartutako gainerakoak ("Beste itzulketa batzuk" eremuan jaso beharko dira). Mailegua, kreditua edo bestelako finantza-eragiketa hainbat aitorturi egokitzen bazaie ere, zenbateko hori EZ da haien artean hainbanatuko. Eremu hori ez da beteko ondasun higiezin bat erosteko EZ diren finantza-eragiketen kasuan ("Azpigakoa" eremua "5" denean).

Zenbakizkoa, hamartarrekin (10,2)

Itzulketen interesa

Eurotan adieraziko da kasuan kasuko ekitaldian edo aurreko ekitaldietan interesengatik ordaindutako kopuruen itzulketagatik sortutako kalte-ordain gisako interesen zenbatekoa.

Mailegua, kreditua edo bestelako finantza-eragiketa hainbat aitorturi egokitzen bazaie ere, zenbateko hori EZ da haien artean hainbanatuko. Eremu hori ez da beteko ondasun higiezin bat erosteko EZ diren finantza-eragiketen kasuan ("Azpigakoa" eremua "5" denean).

Zenbakizkoa, hamartarrekin (10,2)

Beste itzulketa batzuk

Kasuan kasuko ekitaldian edo aurreko ekitaldietan interesengatik ordaindutako kopuruen itzulketatik eratorritako zenbatekotik gorako edozein kopuru adieraziko da eremu honetan, betiere zenbateko horien hartzailearentzat zergapeko errenta gisa hartzen badira, salbu eta ordainketa-interesen izaera badute. Eremu honetan, besteak beste, judizioko kostuen gisa jasotako kopuruak adieraziko dira, edo finantza-entitatearekin izandako akordio baten ondoriozko beste edozein, betiere hartzailearentzat zergapeko errenta baldin bada. Zenbatekoak EUROTAN idatziko dira.

Mailegua, kreditua edo bestelako finantza-eragiketa hainbat aitorturi egokitzen bazaie ere, EZ da haien artean hainbanatuko.

Eremu hori ez da beteko ondasun higiezin bat erosteko EZ diren finantza-eragiketen kasuan ("Azpigakoa" eremua "5" denean).

Zenbakizkoa, hamartarrekin (10,2)

Zati nagusia gutxitzea

Eremu honetan adieraziko da, finantza-entitateak eta zergadunak adostuta, finantza-entitateak zuzenean maileguaren zati nagusia gutxitzera bideratzen duen kopurua, maileguen interes tasa mugatzeko klausulak aplikatzeagatik interes gisa lehendik entitate horri ordaindutakoa itzultzearen ondorioz. Zenbateko horiek "Amortizazioa" eremuari dagokion zenbatekoan ere sartuko dira. Bestalde, ez dira "Gastuen itzulketa" eremuan sartuko.

Zenbatekoak EUROTAN idatziko dira.

Mailegua, kreditua edo bestelako finantza-eragiketa hainbat aitorturi egokitzen bazaie ere, zenbateko hori EZ da haien artean hainbanatuko. Eremu hori ez da beteko ondasun higiezin bat erosteko EZ diren finantza-eragiketen kasuan ("Azpigakoa" eremua "5" denean).

Zenbakizkoa, hamartarrekin (10,2)

Parte-hartzearen%*

Aitortu batzuk izanez gero, zenbat aitortu izan hainbeste erregistro prestatuko dira, eta horietako bakoitzean partaidetzaren portzentajea adieraziko da.

Maileguak, kredituak edo bestelako finantza-eragiketak aitortu bakarra baldin badu, osoko zenbakien zatian 100 idatziko da eta 00 dezimalen zatian.

Aitorpenaren xede den ekitaldiaren aurreko ekitaldi batean ezeztatu denean finantza-eragiketa, ezeztatu aurretik edukitako partaidetzaren portzentajea adierazi behar da.

Zenbakizkoa, hamartarrekin (3,2)

Jatorria

Eragiketaren jatorria L7 taulako gakoen arabera adieraziko da.

A gakoa jarriko da baldin aitorpenaren xede den ekitaldian formalizatzen bada finantza-eragiketa.

Gainerako aldietan F gakoa jarriko da, kasu hauetan izan ezik: eragiketa aldatu eta/edo kitatu denean eta sozietateen bat-egiteak edo berregituratzeak, eskualdatzeak, subrogazioak eta entitate aldaketak egin direnean ekitaldian.

Ekitaldi baten barnean, aitorpenaren xede den finantza-eragiketaren edozein datu aldatzen bada, horren xede den ondasun higiezinaren erabileraren aldaketa barne, "M" gakoa adieraziko da. Kasu horretan erregistro bat eginen da eragiketa jatorri bakoitzeko, entitate aitortzaileak eragiketa bideratzeko erabili duen modua kontuan hartuta, honako hauek aipatzeko:

• A edo F gakoa: erregistroa(k) beteko d(ir)a, eragiketaren jatorrizko baldintzen arabera eta urtarrilaren 1etik eragiketa aldatu zen egunera arte ordaindutako zenbatekoen arabera. Kasu horretan, ez da beharrezkoa izanen "Ordaintzeko" eremua betetzea.

• M gakoa: erregistroa(k) beteko d(ir)a, eragiketaren baldintza berrien arabera eta aldatu zen egunetik abenduaren 31ra arte ordaindutako zenbatekoen arabera, salbu eta kitapena egiten bada hori baino lehen.

"C" gakoa adieraziko da aldian zehar aitorpenaren xede den eragiketa kitatzen bada eta beste gako espezifiko bat bete behar ez denean. Kasu horretan, erregistroa(k) beteko d(ir)a aldiaren hasieratik ezeztatze eguna arte ordaindutako zenbatekoen arabera. Ekitaldi berean aldatzeko eragiketa bat eta kitapen eragiketa bat gertatzen badira, honako hauek jasoko dira:

• A edo F gakoa: erregistroa(k) beteko d(ir)a, eragiketaren jatorrizko baldintzen arabera eta urtarrilaren 1etik eragiketa aldatu zen egunera arte ordaindutako zenbatekoen arabera. Kasu horretan, ez da beharrezkoa izanen "Ordaintzeko" eremua betetzea.

• J gakoa: erregistroa(k) beteko d(ir)a aldaketa egunetik kitapen egunera arte ordaindutako zenbatekoen arabera. Kasu horretan, ez da beharrezkoa izanen "Ordaintzeko" eremua betetzea.

Ekitaldian sozietateen bat-egitea eta/edo berregituratzea izaten bada (K eta L gakoak), honako hauek jasoko dira:

• K gakoa: jatorrizko entitateak edo xurgatuak beteko du gako hau. Erregistroa(k) beteko d(ir)a sozietateen bat-egitearen edo berregituratzearen egunera arteko zenbatekoen arabera. Kasu horretan, ez da beharrezkoa izanen "Ordaintzeko" eremua betetzea.

• L gakoa: entitate hartzaileak edo xurgatzaileak beteko du gako hau. Erregistroa(k) beteko d(ir)a sozietateen bat-egitearen edo berregituratzearen egunetik abenduaren 31ra arteko zenbatekoen arabera, salbu eta kitapena egiten bada hori baino lehen.

Ekitaldian eskualdatzerik, subrogaziorik edo beste entitate baterako kreditu aldaketarik izaten bada (T eta V gakoak), honako hauek aipatuko dira:

• T gakoa: jatorrizko entitateak, eskualdatzaileak edo maileguaren lagatzaileak beteko du gako hau. Erregistroa(k) beteko d(ir)a zordunak eskualdatzearen, subrogazioaren edo entitate aldaketaren egunera arte ordaindutako zenbatekoen arabera. Zenbateko horretan ez da inoiz sartuko amaierako amortizazio bereziari dagokiona, hau da, entitate hartzaileak zorra kitatzeko ordaindutako zenbatekoari dagokiona. Kasu horretan, ez da beharrezkoa izanen "Ordaintzeko" eremua betetzea.

• V gakoa: entitate hartzaileak edo maileguaren lagatzaileak beteko du gako hau. Erregistroa(k) beteko d(ir)a eskualdatzearen, subrogazioaren edo entitate aldaketaren egunetik abenduaren 31ra arteko zenbatekoen arabera, salbu eta kitapena egiten bada hori baino lehen.

Eremu hori ez da beteko ondasun higiezin bat erosteko EZ diren finantza-eragiketen kasuan ("Azpigakoa" eremua "5" denean).

Alfabetikoa (1)

Z7

Mota*

Eragiketa motaren arabera, Z8 koadroan dagokion gakoa adieraziko da.

Alfabetikoa (1)

Z8

Azpigakoa*

Kasuko aitorpenaren eragiketa motari dagokion zenbakizko azpigakoa adieraziko da.

"E" eragiketa motaren gakoa adierazten denean, ezin izanen da "5" eragiketa azpigakoa adierazi.

Ohiko etxebizitzari dagokion erabilerari buruzko azpigakoak aitortuak esandakoaren arabera ulertuko dira.

Alfanumerikoa (1)

Z9

Esku-hartzea

Ondasun higiezinak edo ondasun higiezinen gaineko eskubide errealak eskuratzeko eragiketen kasuan, adierazi beharko da entitate aitortzaileak zer izaerarekin esku hartzen duen, aitortutako eragiketari dagokionez.

Alfanumerikoa (1)

Z10

Mailegu-emailea

Izena

Sozietate izena*

Eragiketako "esku-hartzea" eremuan "2" edo "3" adierazi bada, eremu horretan mailegu-emailearen izen-deiturak/sozietate-izena adierazi beharko dira.

Alfanumerikoa (120)

IFZa*

Eragiketako "esku-hartzea" eremuan "2" edo "3" adierazi bada, eremu horretan mailegu-emailearen IFZa adierazi beharko da.

IFZformatua (9)

Ohiko etxebizitzaren finantzaketaren %

"1" eragiketa azpigakoa adierazi denean bakarrik adieraziko da hartzailearen ohiko etxebizitzarako erabilitako finantzaketaren portzentajea (aitortuak adierazitako erabileraren arabera). Portzentaje hori hartzaileak ohiko etxebizitza eskuratzeko erabiltzen duenari lotuta egonen da, hau da, partaidetzaren portzentajearen gaineko zatiari lotuta (portzentaje hori baldin badago).

Hartzaileak maileguaren, kredituaren edo bestelako finantza-eragiketaren (partaidetzaren portzentajearen) guztirako zenbatekoa erabiltzen badu ohiko etxebizitza eskuratzeko, osoko zenbakien zatian 100 idatziko da eta 00 dezimalen zatian.

"Jatorria" eremuan "M" edo "J" gakoa idatzi bada eta finantzatu beharreko zenbatekoa handitu bada, ohiko etxebizitzarako erabilitako finantzaketaren portzentajea kalkulatuko da kontuan hartuta handitzeko unean amortizatu gabe dagoen kapitala eta handitzearen ondoriozko kapitala.

"Jatorria" eremuan "V" gakoa idazten bada eta maileguaren baldintzak eta ondorioz zenbatekoa aldatzen badira, ohiko etxebizitzarako erabilitako finantzaketaren portzentajea honako honen emaitza izanen da: subrogazioaren edo entitate aldaketaren unean amortizatu gabe dagoen saldoa (barne direla aldaketa edo subrogazioaren gastuak) zati entitate berriak emandako maileguaren zenbatekoa.

Zenbakizkoa, hamartarrekin (3,2)

Ondasun higiezina

Kokapena

2009-01-01aren ondoren eratutako eragiketetarako eta eragiketaren azpigakoa ondasun higiezinei lotutako eragiketei buruzkoa denean ("Azpigakoa" eremuaren balioak: 1, 2, 3 eta 4), eremu hori bete beharko da. Hurrengo gakoetatik, maileguaren, kredituaren edo bestelako finantza-eragiketaren xede den ondasun higiezinari dagokiona adieraziko da, Z11 taularen arabera.

Alfanumerikoa (1)

Z11

Katastroko erreferentzia

2009-01-01aren ondoren eratutako eragiketetarako eta eragiketaren azpigakoa ondasun higiezinei lotutako eragiketei buruzkoa denean ("Azpigakoa" eremuaren balioak: 1, 2, 3 eta 4), eremu hori bete beharko da, baldin eta "Higiezinaren kokapena" eremuak "1" balioa hartzen badu. Maileguaren, kredituaren edo bestelako finantza-eragiketaren xede den ondasun higiezinari esleitutako katastroko erreferentzia adieraziko da. Maileguaren, kredituaren edo bestelako finantza-eragiketaren xedea hainbat ondasun higiezin badira, tasazio baliorik handiena duen ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia adieraziko da. Nolanahi ere, ondasun higiezinen bat hartzailearen ohiko etxebizitza bada (aitortuak adierazitako erabileraren arabera), horren katastroko erreferentzia adieraziko da.

Alfanumerikoa (20)

Tasazio balioa

2009-01-01aren ondoren eratutako eragiketetarako eta eragiketaren azpigakoa ondasun higiezinei lotutako eragiketei buruzkoa denean ("Azpigakoa" eremuaren balioak: 1, 2, 3 eta 4), eurotan adieraziko da maileguaren, kredituaren edo bestelako finantza-eragiketaren bermearen xede den ondasun higiezinari esleitutako tasazio balioa.

Mailegua, kreditua edo bestelako finantza-eragiketa hainbat aitorturi egokitzen bazaie ere, balio hori EZ da haien artean hainbanatuko.

Zenbakizkoa, hamartarrekin (10,2)

Helbidea

2009-01-01aren ondoren eratutako eragiketetarako eta eragiketaren azpigakoa ondasun higiezinei lotutako eragiketei buruzkoa denean ("Azpigakoa" eremuaren balioak:

Bide mota

Aitorpenaren xedeko higiezinari dagokion helbidea jarriko da. Bide motarako, bide motaren kode normalizatua adieraziko da, Estatistikako Institutu Nazionalaren (EIN) araberakoa. Eremu hori nahitaezkoa izanen da udalerria nazionala bada.

Alfanumerikoa (5)

1, 2, 3 eta 4), eremu hori bete beharko da, baldin eta "Kokapena" eremuaren balioa "1" ez beste edozein bada

Bidearen izena*

Bide publikoaren izen osoa adieraziko da.

Alfanumerikoa (50)

Numerazio mota*

Bide publikoaren numerazio mota adieraziko da.

Alfanumerikoa (3)

Z4

Higiezinaren zenbakia

Etxearen zenbakia edo kilometro puntua adieraziko da.

Zenbakizko (5) kalifikatzailea

Zenbakia

Zenbakiaren kalifikatzailea adieraziko da (balioak: BIS, BIK, BER, ZAH, etab.).

Alfanumerikoa (3)

Blokea

Blokea adieraziko da (zenbakia edo letrak).

Alfanumerikoa (3)

Ataria

Ataria adieraziko da (zenbakia edo letrak).

Alfanumerikoa (3)

Eskailera

Eskailera adieraziko da (zenbakia edo letrak).

Alfanumerikoa (3)

Solairua, pisua

Solairua edo pisua adieraziko da (zenbakia edo letrak).

Alfanumerikoa (3)

Atea

Atea adieraziko da (zenbakia edo letrak).

Alfanumerikoa (3)

Osagarria

Helbidearen datu osagarriak adieraziko dira (urbanizazioa, merkataritza gunea...).

Alfanumerikoa (40)

Udalerri nazionala*

Izena

Udalerriaren izena adieraziko da.

Alfanumerikoa (30)

Kodea*

Udalerriaren kodea adieraziko da, Estatistika Institutu Nazionalak (EIN) normalizatutakoa.

Zenbakizkoa (5)

Probintziaren kodea*

Higiezinari dagokion probintziaren kodea adieraziko da.

Alfanumerikoa (2)

Z5

Posta kodea

Maileguaren, kredituaren edo bestelako finantza-eragiketaren xede den higiezinaren helbideari dagokion posta kodea adieraziko da.

Zenbakizkoa (5)

Atzerriko helbidea*

Herrialdearen kodea*

Mailegu, kreditu edo bestelako finantza-eragiketaren xede den higiezinaren herrialdearen edo lurraldearen kodea beteko da.

Alfanumerikoa (2) (ISO 3166-1 alpha-2 codes)

Z2

Probintzia

Eremu honetan adieraziko da higiezina dagoen probintziaren, erregioaren, estatuaren, departamentuaren edo beste edozein azpibanaketa politiko edo administratiboren izena.

Alfanumerikoa (30)

Posta kodea (ZIP Code)

Higiezinari dagokion posta kodea adieraziko da.

Alfanumerikoa (30)

Herria/Hiria*

Higiezina dagoen herri edo hiriaren izena adieraziko da.

Alfanumerikoa (120)

II.–Zerrenda motako eremuetan onartutako gakoak eta balioak.

Z0-IDBertsioa181E.

BALIOAK

DESKRIBAPENA

1.0

Informazioa trukatzeko erabilitako eskemaren egungo bertsioa

Z1-Jakinarazpen mota.

BALIOAK

DESKRIBAPENA

A0

Erregistroaren alta

A1

Aldaketa (erregistroko akatsen zuzenketa)

A2

Erregistroaren baja

Z2-Herrialdearen kodea.

Abenduaren 15eko EHA/3496/2011 Aginduaren (abenduaren 26ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) II. eranskinean jasotako herrialde eta lurraldeen kodeen arabera informatuko da.

Z3-Identifikazio motak.

BALIOAK

DESKRIBAPENA

02

IFZa-BEZa

03

Pasaportea

04

Bizileku duen herrialdean duen identifikazio fiskaleko zenbakia (TINa)

05

Bizileku-ziurtagiria

06

Froga-balioa duen beste agiri bat

07

BIC kodea (BANK IDENTIFIER CODE)

08

LEI kodea (LEGAL ENTITY IDENTIFIER)

Z4-Zenbaketa mota.

BALIOAK

DESKRIBAPENA

ZK.

Zenbakia

KM

Kilometroa

Z.G.

Zenbakirik gabe

BES

Beste bat

Z5-Probintziaren kodea.

Adieraziko dira probintziari dagozkion bi digituak edo, kasua bada, hiri autonomoarenak, hurrengo zerrendaren arabera (bizilekua atzerrian denean izan ezik, kasu horretan 99 gakoa adierazi behar baita):

BALIOAK

DESKRIBAPENA

01

ARABA

02

ALBACETE

03

ALACANT

04

ALMERÍA

05

ÁVILA

06

BADAJOZ

07

BALEAR UHARTEAK

08

BARTZELONA

09

BURGOS

10

CÁCERES

11

CÁDIZ

12

CASTELLÓ

13

CIUDAD REAL

14

KORDOBA

15

CORUÑA

16

CUENCA

17

GIRONA

18

GRANADA

19

GUADALAJARA

20

GIPUZKOA

21

HUELVA

22

HUESCA

23

JAÉN

24

LEÓN

25

LLEIDA

26

ERRIOXA

27

LUGO

28

MADRIL

29

MÁLAGA

30

MURTZIA

31

NAFARROA

32

OURENSE

33

ASTURIAS

34

PALENTZIA

35

LAS PALMAS

36

PONTEVEDRA

37

SALAMANCA

38

SANTA CRUZ TENERIFEKOA (La Palma uhartea izan ezik).

39

KANTABRIA

40

SEGOVIA

41

SEVILLA

42

SORIA

43

TARRAGONA

44

TERUEL

45

TOLEDO

46

VALENTZIA

47

VALLADOLID

48

BIZKAIA

49

ZAMORA

50

ZARAGOZA

51

CEUTA

52

MELILLA

Z6-IDType Kontu-kodea.

BALIOAK

DESKRIBAPENA

1

Entitatearen barnekoa ez den kontua

2

Entitatearen barneko kontua

Z7-Jatorria.

BALIOAK

DESKRIBAPENA

A

Eraketa

M

Aldaketa

C

Kitapena

J

Aitorpenaren xede den ekitaldiko aldaketa eta kitapena

G

Jatorria aurreko ekitaldietan duten eragiketak

K

Sozietateen bat-egiteak eta berregituratzeak (jatorrizko entitatea)

L

Sozietateen bat-egiteak eta berregituratzeak (entitate hartzailea)

T

Eskualdatzeak, subrogazioak, entitate aldaketak (jatorrizko entitatea)

V

Eskualdatzeak, subrogazioak, entitate aldaketak (entitate hartzailea)

Z8-Mota.

BALIOAK

DESKRIBAPENA

A

Hipoteka-maileguak

B

Gainerako maileguak

C

Hipoteka kredituak

D

Gainerako kredituak

E

Bestelako finantza-eragiketak

Z9-Azpigakoa.

BALIOAK

DESKRIBAPENA

1

Hartzailearen ohiko etxebizitza izanen den ondasun higiezina

2

Hartzailearen ohiko etxebizitza izanen EZ den ondasun higiezina

3

Hartzailearen ohiko etxebizitza izanen den ondasun higiezinaren gaineko eskubide erreala

4

Hartzailearen ohiko etxebizitza izanen EZ den ondasun higiezinaren gaineko eskubide erreala

5

Aurreko erabileretako bat ez dena

Z10-Esku-hartzea.

BALIOAK

DESKRIBAPENA

1

Kontzesioduna

2

Bitartekaria

3

Beste esku-hartze bat

Z11-Higiezinaren kokapena.

BALIOAK

DESKRIBAPENA

1

Katastroko erreferentzia duen higiezina, Espainiako edozein tokitan kokatua, salbu Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan

2

Euskal Autonomia Erkidegoan edo Nafarroako Foru Komunitatean kokatutako higiezina

3

Aurreko kokalekuetako edozeinetan dagoen higiezina, baina katastroko erreferentziarik gabe

4

Atzerrian kokatutako higiezina

Iragarkiaren kodea: F2614225