232. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Jarduera-lizentzia ematea. Nekazaritzako produktuak biltegiratzeko nabea

Bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53. artikuluan xedaturikoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena, garatzeko erregelamendua), aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduera sailkaturako lizentzia eman dela:

Lizentzia eman den eguna: 2026ko azaroaren 3a.

Sustatzailea: Edurne Palacios Andrés.

Jarduera: lanabesak gordetzeko eta nekazaritzako produktuak biltegiratzeko nabea, Sesmako katastroko 5. poligonoko 53. lurzatian kokatua (Mendabiako bidea).

Sesman, 2026ko azaroaren 4an.–Alkate udalburua, Pedro M.ª Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2614403