232. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Akats materiala zuzentzea 2026ko uztailaren 2ko erabakiaren III. eranskinean. Haren bidez, onetsi zen hirigintza lizentzia batzuk emateari uztea, zehazki, honako hauek: beheko solairuetan bizitegi-erabilera baimentzeko lizentziak

Iruñeko Udalak, 2026ko azaroaren 5ean egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 05-JUL-26 (12/CU).

Iruñeko Udalak, 2026ko uztailaren 2an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hirigintza lizentzia batzuk emateari uztea, aztertzen ari diren Udal Planaren aldaketa puntualari hasierako onespena eman aurretik, zehazki: hirugarren sektoreko beheko solairuak eraldatzeko lizentziak, bizitegi-erabilerarako edo antzeko beste erabilera baterako.

Erabakiaren II. eta III. eranskinetako idatzizko eta irudizko agirietan zehaztu zen zein diren erabakiaren lurralde-esparrua eta esparru materiala. III. eranskinean ("Merkataritza Antolamenduko Eremuak"), ageri dira lehentasunezko merkataritza-ardatzak eta merkataritza-potentzialeko eremu libreak, baimenak eteteko neurriaren ondorioetarako.

Horiek horrela, erabaki honen xedea da zuzentzea irudikapen grafikoan ikusi den akats bat. Izan ere, planoan jaso gabe geratu da merkataritza-potentzialeko eremu libreetako bat; zehazki, honako hau: poligono bat, Urzainki kalean, III. unitate integratuan (Arrotxapea).

Zuzenketak soil-soilik eragiten dio identifikatutako poligonoaren irudikapen grafikoari, eta ez ditu aldatzen ez Udal Plana ez plan horretako 5. planoa. Hain zuzen, azken hori erabili da kontrastatzeko agiri gisa. Orobat, ez ditu aldatzen erabilerak edo etetearen aplikazio-baldintzak edo epea. Horiek guztiak 2026ko uztailaren 2ko erabakian ezarri ziren.

Espedientean sartuta daude Hirigintza Gerentziako langileek 2026ko urriaren 29an egindako txosten teknikoa eta juridikoa.

Hortaz, eta jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluari (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea), ERABAKI DA:

1. Onestea akats material baten zuzenketa Udalak, 2026ko uztailaren 2ko osoko bilkuran, hartutako erabakian –PLE 02-JUL-26 (7/CU)–. Zehazki, III. eranskina zuzendu behar da, eta bertako irudikapen grafikoan sartu poligono bat, merkataritza-potentzialeko eremu libre gisa identifikatuta baitago. Poligonoa Urzainki kalean dago, III. unitate integratuan (Arrotxapea).

Soilik-soilik zuzenduko da irudikapen grafikoan falta dena, hori baita espedientean frogatuta dagoena. Hortaz, ez da beste esparrurik hautatuko, eta ez da aldatuko jatorrizko erabakian onetsitako etetetik datorren mugaketa.

2. Onestea III. eranskineko agiria bertsio oso eta zuzendu batez ordeztea. Ordezteak ez dio eragiten II. eranskinari, ez eta 2026ko uztailaren 2ko erabakiko gainerako determinazioei ere, hala nola esparruak (objektiboa eta materiala), ukitutako erabilerak eta jarduketak, baldintzak (aurrealdeak eta 10 metroko gutxieneko sakonera), lurralde-salbuespenak eta etetearen iraupena eta kontaketa.

3. Erabaki hau, III. eranskinarekin batera (osorik eta zuzenduta), argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan, bai eta Iruñeko Udalaren web-orrian, egoitza elektronikoan eta ediktuen taulan.

4. Erabaki hau eta zuzendutako irudikapen grafikoa igortzea Gobernu Estrategikoko, Hirigintzako, Etxebizitzako eta 2030 Agendako Alorrari.

5. Erabaki honek bukaera ematen dio administrazio bideari, eta, hortaz, bidezko administrazioarekiko errekurtsoa eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daitezke haren aurka.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2026ko azaroaren 9an.–Jarduneko alkatea, Garbiñe Bueno Zabalza.

III. ERANSKINA.–MERKATARITZA ANTOLAMENDUKO EREMUAK

Iragarkiaren kodea: L2614476