232. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURIETA

Xehetasun-azterketa, AD-16 unitatean (Murietako industrialdearen bigarren fasea). Araudia

Murietako Udalak, 2008ko abuztuaren 20an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat AD-16 unitatean (Murietako industrialdearen 2. fasea), Murietako Udalak berak sustaturik.

Aipatu xehetasun-azterketa argitaratu zen 2008ko 113. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 15ean, baina hirigintza-araudia ez zen argitaratu, beraz, araudia argitaratzen da, bat etorriz ezarrita dagoenarekin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Murietan, 2026ko azaroaren 6an.–Alkatea, Felipe Ajona Chasco.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2614379