232. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

Aldaketa, Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Mendigorriko Udalak, 2023ko urtarrilaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzan.

Ordenantzaren onetsitako aldaketa jendaurrean egon zen hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia 2023ko 28. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, otsailaren 9an, eta biharamunetik kontatzen hasita, interesdunek espedientea azter zezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez zitzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean ez da haren aurkako alegaziorik aurkeztu. Ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsirik gelditzen da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

ALDAKETA HERRI-LURREN ORDENANTZAN

1. 18.3 artikuluaren "familia-unitateak dituen beste diru-sarrera batzuk" paragrafoaren amaieran honako hau gehitu da:

"familia-unitateko kide guztien artean banatu behar da".

2. Bigarren xedapen gehigarria gehitu da:

Mendigorriko laborantzako herri-lur guztien adjudikazioa prozesu bakar batean biltzeko xedez, ezartzen da, erabilgarri geratzen diren herri-lurren hurrengo adjudikazio-prozesuetan, bai adjudikaziodunak uko egin diolako, bai egungo adjudikazio-aldia amaitu delako, lur horien adjudikazioa egitea banaketa berriaren unean amaitzeko behar den eperako.

Mendigorrian egindako adjudikazioen amaiera-datak kontuan hartuta, 2028. urtea ezartzen da Mendigorriko laborantzako herri-lur guztien banaketa eta adjudikazio berriaren data gisa.

3. Loteen azalerari buruzko 28. artikuluan, "familia-unitate bakoitzaren diru-sarreren" ondoren, gehitzen da "18.3 artikuluak adierazten duenaren arabera".

Mendigorrian, 2023ko azaroaren 3an.–Alkatea, Ion Erro Arbizu.

Iragarkiaren kodea: L2614246