2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LOS ARCOS
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, 242/2026 prozedura arrunta, 321308M udal-espedientea
Pedro María Cuartero Marquínezek 242/2026 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu zuen Los Arcosko Udaleko alkatearen 2026ko uztailaren 6ko 333. Ebazpenaren kontra eta Los Arcosko Udalak, 2026ko uztailaren 15ean egin osoko bilkuran, hartutako zenbait erabakiren kontra, zeinak herri-larreetako aprobetxamenduari buruzkoak baitira. Ondoren, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalak (3. plaza), 2026ko urriaren 9an emandako dekretu baten bidez, onartu du aipatu errekurtsoa izapidetzea.
Organo judizialak egindako errekerimendua betetzeko, eta jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluari (lege horren bidez arautzen da Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa), prozedura hori jendaurrean jartzen da, horren berri izan dezaten ebazpenari lotutako eskubideak edo interes legitimoak dituztenek.
Interesdunei aditzera ematen zaie Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalean (3. plaza) agertzen ahalko direla 242/2026 prozedura arrunteko demandatu gisa, bederatzi eguneko epean, zuzenbidearekin bat egindako jakinarazpena edo epatzea egin eta biharamunetik hasita.
Interesdunek, pertsonatzeko, bete beharko dituzte legeria prozesalean ezarritako ordezkaritza eta defentsa baldintzak.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Los Arcosen, 2026ko azaroaren 4an.–Alkate udalburua, Eduardo García de Galdiano Baños.
Iragarkiaren kodea: L2614317