2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GALIPENTZU
Xehetasun-azterketa, 4. poligonoko 547. lurzatian. Hasierako onespena
Galipentzuko Udalak, 2026ko urriaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat Galipentzuko 4. poligonoko 547. lurzatian, Quilotua SLk sustaturik.
Aipatu espedientea jendaurrean jartzen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Galipentzun, 2026ko azaroaren 3an.–Alkatea, Roberto Hernández Mateo.
Iragarkiaren kodea: L2614212