2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERROIBAR
Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea
Erroibarko Udalak, 2026ko urriaren 28an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Erroibarko udal-mugarteko balorazio txostenaren berrikuspen proiektua.
Balorazio txosten berriaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita, azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Legea).
Jendaurreko epe horretan, balorazio txostena interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Udalaren egoitza elektronikoan (http://www.erro.es/eu//), bidezko iruditzen zaizkien iradokizunak edo alegazioak aurkez ditzaten.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Lintzoainen, 2026ko azaroaren 5ean.–Alkatea, Leire Remiro Esnoz.
Iragarkiaren kodea: L2614414