232. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Oposizio-lehiaketa, zerbitzu anitzetako peoiaren plaza bat betetzeko, funtzionarioen araubidekoa. Izendapen-proposamena

Mankomunitateko buruaren 2023ko urtarrilaren 19ko 2023-0008 Ebazpenaren bidez, onetsi zen deialdi bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko zerbitzu anitzetako peoiaren lanpostu bat (E maila), funtzionarioen araubidekoa, Mairagako Mankomunitateko Hondakinen Atalean jarduteko (2023ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 16an).

Izangaiak bai oposizioaldian bai lehiaketaldian kalifikatzeko prozedura amaituta, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak emandako 000247/2026 Apelazio Epaia betez, Mairagako Mankomunitateko buruak, 2026ko azaroaren 3ko 2026-0104 Ebazpenaren bidez, Mikel Fernández Orozkoren aldeko izendapen-proposamena egin du, puntuazio handiena lortu duen izangaia baita; hori guztia, bat etorriz deialdiaren 7.1 oinarrian ezarritakoarekin.

Hortaz, 7.2 oinarrian ezarritakoarekin bat, proposatutako izangaiak Mairagako Mankomunitatearen erregistro orokorrean aurkeztu beharko ditu oinarri horretan adierazitako agiriak, haien bidez frogatuko baitu deialdiko baldintzak betetzen dituela. Agiri horiek aurkezteko 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

Tafallan, 2026ko azaroaren 4an.–Mankomunitateko burua, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2614270