232. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Iruñeko Udalaren 2026. urterako lan eskaintza publikoa

Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki hau hartu zuen 2026ko azaroaren 16an egindako bilkuran:

Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluak ezartzen du Nafarroako administrazio publikoek urtero enplegu-eskaintza onetsiko dutela hutsik dauden eta aurrekontu-zuzkidura duten plaza guztiak bilduz, eta adieraziko dutela horietatik zeintzuk beteko diren urte berean eta gainerakoak zein epetan betetzea aurreikusten den.

Hori horrela, 2023. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrei –2026. urterako luzatuak– buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako jarraibideen arabera, sindikatu-ordezkaritzarekin negoziatu ondoren eta ikusirik Giza Baliabideetako txostena, genero-inpaktuaren txostenaren egiaztatze-txostena, eta Tokiko Gobernu Batzarraren 2026ko maiatzaren 4ko erabakia (19/RH), 2026ko 91. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 12koan, argitaratua, zeinaren bidez onetsi baitzen 2026rako lan-eskaintza publiko partzialeko eskaintza bat,

ERABAKITZEN DA:

Lehena.–Iruñeko Udalaren 2026. urterako lan-eskaintza publikoa onestea, eta gehitzea, Tokiko Gobernu Batzarraren 2026ko maiatzaren 4ko erabakiaren bidez onetsi (19/RH) eta 2026 maiatzaren 12ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (91. zk.) argitaratu zen eskaintza publiko partzialari, honako plaza hauek:

LANPOSTUA

PLAZA
KOPURUA

PLAZEN KODEA

EUSKARA

UDALTZAINGOA

24

-

EZ

MUSIKA ESKOLAKO IRAKASLEA

3

2-202913-1

2-202919-1

1-202903-2

EZ

OFIZIAL IKUSKATZAILEA

2

1-303700-1

1-303700-5

EZ

FUNTZIONAMENDU-LAGUNTZAILEA

13

1-402900-38

1-402900-46

1-402900-61

1-402900-70

1-402900-71

1-402900-90

1-402900-95

1-402900-97

1-402900-203

1-402900-241

1-402900-244

1-402900-255

2-402900-207

B2

(1-402900-95;

1-402900-97;

1-402900-241)

GIZARTE-LANGILEA

4

2-201000-15

2-201000-132

2-201000-133

2-201000-136

EZ

UDAL BULEGOETAKO MANDATARIA

1

1-400400-39

EZ

LANEKO MEDIKUNTZAKO MEDIKU ESP.

1

1-103201-2

EZ

LANEKO ERIZAINA

1

1-213000-1

EZ

FAMILIA-LANGILEA

10

2-403100-126

2-403100-131

2-403100-145

2-403100-151

2-403100-168

2-403100-182

2-403100-194

2-403100-201

2-403100-233

2-408200-91

EZ

AZPIEGITURA HANDIETAKO INGENIARIA

1

1-106700-1

EZ

ZERBITZUBURUA ARGITERIA

1

1-221000-1

EZ

OPIT

1

1-200202-2

EZ

GIZARTE-ENPLEGUKO OFIZIALA

1

2-407400-7

EZ

EUSKARA ITZULTZAILEA

1

1-100600-6

C1

Bigarrena.–Langile lan-kontratudunen jubilazio partzialerako berariazko plaza hauek ezartzea:

LANPOSTUA

PLAZA
KOPURUA

PLAZEN KODEA

EUSKARA

FUNTZIONAMENDU-LAGUNTZAILEA

1

2-402900-209

EZ

FAMILIA-LANGILEA

2

2-403100-186

2-403100-115

EZ

Hirugarrena.–Honako erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea.

Iruñean, 2026ko urriaren 16an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2614882