232. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LIZARRA

Oposizio-lehiaketa, arkitekto teknikoaren plaza bat betetzeko. Izendapen proposamen osagarria

Alkatearen 1209/2026 Ebazpena.

Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko abenduaren 13an hartu erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zen, oposizio-lehiaketa bidez bete zedin arkitekto teknikoaren plaza bat, Lizarrako Udalaren zerbitzura aritzeko (plazak 3.2 zenbakia du plantilla organikoan). Deialdi horretan ezarritako hautapen prozesua bukaturik, izendapen proposamen osagarri bat argitaratu zen 2026ko 190. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 2an, eta izangaiak uko egin dio (sarrera-erregistroa: 7553, 2026ko azaroaren 2koa).

Horiek horrela, eta bat etorriz deialdiaren 9. oinarrian prozesua gainditu dutenen zerrendari buruz eta izendapen proposamenari buruz araututa dagoenarekin eta epaimahaiaren izendapen proposamen osagarriarekin, alkatetza honek,

EBATZI DU:

Lehenengoa.–Izendapen proposamen osagarria egitea, Amaya Perez de Larraya Remónen alde, arkitekto teknikoaren lanpostuan aritu dadin Lizarrako Udalaren zerbitzuan, funtzionario gisa (plazak 3.2 kodea du plantilla organikoan); izan ere, gaindituen zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaia da, eta deialdiko baldintzak betetzen ditu.

Bigarrena.–Izendapen-proposamen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartaraztea deialdiaren 9.3 oinarrian aipatutako agiriak aurkeztu beharko dituela Udaleko Erregistro Orokorrean, izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 egun naturaleko epean.

Laugarrena.–Udalbatzari berri ematea, kide anitzeko organo horrek egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Ebazten dut, behar diren ondorioak izan ditzan.

Lizarran, 2026ko azaroaren 3an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Iragarkiaren kodea: L2614352