232. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BUÑUEL

Oposizio-lehiaketa, zuzendariaren plaza bat betetzeko Buñuelgo Udalaren San Gregorio zahar-egoitzan. Izendapena

2026ko 149. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 31n, deialdi bat argitaratu zen, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko zuzendariaren plaza bat (1. taldea), plantilla organikoan 1 zenbakia duena, Buñuelgo Udalaren San Gregorio zahar-egoitzaren zerbitzura aritzeko, lan-araubide finkoan. Hautapen prozesua amaituta, udalburuaren 2026ko azaroaren 5eko 5/2026 Ebazpenaren bidez, onetsi da Juan Manuel Vergara Carcas izendatzea Buñuelgo Udalaren San Gregorio zahar-egoitzako zuzendari. Hori guztia, bat etorriz deialdiaren 8. oinarriarekin eta 113/1985 Foru Dekretuaren 36. artikuluarekin eta hurrengoekin (Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Buñuelen, 2026ko azaroaren 5ean.–Udalburua, María Teresa Espinosa Sáenz.

Iragarkiaren kodea: L2614386