2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ARESO
Oposizio-lehiaketa, zerbitzu anitzeko langile izateko lanpostu bat betetzeko. Izendapena
Aresoko Kudeaketa Batzordeko lehendakariaren azaroaren 4ko 106/2026 Lehendakari Ebazpen bidez, eta Aresoko Udaleko zerbitzu anitzeko langilea (plantilla organikoko 1. postua) izendatzeko epaimahai kalifikatzaileak egindako proposamenarekin bat etorriz, Francisco Javier Iriarte Ollo izendatzen da zerbitzu anitzeko langile, funtzionario araubidean; hori guztia, zerbitzu anitzeko langile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren esparruan.
Hautagaiak lanpostuaren jabetza 2026ko azaroaren 23an hartu beharko du.
Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetakoren bat jarri ahalko da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Areson, 2026ko azaroaren 6an.–Kudeaketa Batzordeko lehendakaria, María Beatriz Muro Martinez.
Iragarkiaren kodea: L2614440